238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

29E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Orotz-Beteluko Udal Planaren aldaketa egituratzailea. Aldaketa horrek 114. katastro-lurzatiaren zati bati, 4. poligonoko 332C azpilurzatiari eta alboko bide publikoari eragiten die, Olaldean, eta Tirso Aranaz Cordeirok sustatu du.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

43/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baitira salbuespenezko laguntzen deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak, 2023ko maiatzetik irailera bitartean sortutako euriteen ondorioz (depresio askatuek eragindakoak) kaltetutako nekazaritza-azpiegiturak, toki-erakundeen titulartasunekoak, konpontzeko lanetarako. DDBN identifikazioa: 726496.

83E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 150.000,00 euro gehitzea banakako ebaluazio araubideko dirulaguntzen deialdi batean baimendutako gastuari, hain zuzen ere, Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 10eko 5E/2023 Foru Aginduaren bidez onetsi zen horretan. DDBN identifikazioa: 675619.

711E/2023 EBAZPENA, urriaren 26koa, Enpresa Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 5. atala gehitzen baitzaio industriako ETEen inbertsioetarako laguntzen 2022ko deialdiaren 14. oinarriari. DDBN identifikazioa: 627320.

180/2023 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez salbuespenezko laguntzen deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira Ukrainako gerraren eta baldintza klimatologikoen ondorioz erlezaintza transhumantearen sektorearen baldintzak 2023an larriagotu izana konpentsatzeko. DDBN identifikazioa: 725697.

1.7. BESTELAKOAK

105E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, herritarren parte-hartze prozesu bat abiatzen duena Nafarroan, 2024an, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

157/2023 EBAZPENA, urriaren 24koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Vianako udal mugartean 5 MW-eko "Valderrobles II" instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio-azpiegituren proiekturako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematen baitira.

171/2023 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen duena "Villafranca Sol" eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 2,005 MW-ekoa, eta haren ebakuazio azpiegiturak eraikitzeko, Alesbesko udal mugartean.

398E/2023 EBAZPENA, urriaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita Deierriko udal mugartean oilaskoak gizentzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Gorka Eraso Azkona da.

399E/2023 EBAZPENA, urriaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzu zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita ezen Azkoiengo udal mugartean alpapa deshidratatzeko dagoen instalazio baten ur beltzak udal kolektorera konektatzeko aldaketa-proiektua aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen bat dela. Instalazioaren titularra Navarro Aragonesa de Forrajes SA da.

403E/2023 EBAZPENA, urriaren 27koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzu zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita ezen Artaxoako udal mugartean zerriak gizentzeko dagoen instalazio bat (Granja El Pomo) aurrerako zerramak gizentzeko ustiategi bihurtzeko aldaketa-proiektua aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen bat dela. Instalazioaren titularra Granja Villanueva SA da.

408E/2023 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Tuterako udal mugartean olio-hondakinetatik abiatuta oleinak lortzeko, hidrogel desinfektatzailea ekoizteko eta eskualanoa fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Oleofat Trader SL da.

409E/2023 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean olio-hondakinetatik abiatuta oleinak atera, hidrogel desinfektatzailea ekoitzi eta eskualanoa fabrikatzen duen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Oleofat Trader SL da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratuan aldaketa funtsezko bat egiteko espedientea, Grupo K Refrigeración SLk sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eratzeko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostuan (E maila) aritzeko Obra eta Zerbitzuen Arloan

Deialdia, C mailako administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Deialdia, C mailako administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

IRUÑA

23-1449 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen kontra: deialdia, Udaltzaingoko inspektoreen zortzi plaza betetzeko

Deialdia, Iruñeko udaltzaingoan 8 inspektore lanpostu betetzeko. Deialdia bertan behera uztea

AZKOIEN

Deialdia, gidari-peoi lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean

TUTERA

Deialdia, kiroletako teknikari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

VALTIERRA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat

ALESBES

Deialdia, oposizio bidez bete daitezen udaltzain-agentearen bi plaza. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu huts bat betetzeko, egonkortze prozesu bereziaren barnean. Oposizioaldiko proben behin betiko kalifikazioa

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Dirulaguntzen deialdi publikoa, 2023an kultura, kirol eta festa jarduerak egiteko. Laburpena

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, Udal Planeko AR2 banaketa eremuko F1 eta F2 lurzatietan. Hasierako onespena

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Gipuzkoa etorbideko 43an igogailua jartzeko. Hasierako onespena

BURLATA

Laburpena, dirulaguntzen deialdi honena: gizarte laguntzak, norgehiagokako araubidean eman beharrekoak, desgaitasuna duten Burlatako herritarrak 2023an zentro okupazionaletara lagundutako garraioan eramateko

Laguntzen aparteko deialdia, gorputz eta kirol jardueretarako.
Laburpena 2022/2023 denboraldia

Kirol federatu amateurrerako 2022-2023 kirol denboraldirako dirulaguntzen deialdia. Laburpena

OLTZA ZENDEA

Erabakia, "Bizikleta azpiegitura baten proiektua gauzatzea, Lizasoaingo eta Asiaingo herrien artean" deritzon proiektuaren jendaurreko aldia ebazteko eta behin betiko onesteko lanak gauzatzeko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

LARRAGA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 319. lurzatian. Hasierako onespena

LEOTZ

23-01811 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide dituena alegazioak ezetsi izana eta behin betiko onetsi izana Iratxeta Leozko U.E.1, U.E.2 eta U.E.10 unitateen mugatze berria eta U.E.1 unitatearen antolamendu xehatua

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, honako honi buruzkoa: 6.1, 6.2 eta 7. lurzatiak, Sanduzelaiko antolamendu-unitate xehatuko plan berezian. Hasierako onespena

Aldaketa Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoan. Hasierako onespena

GARES

Aldaketa/egokitzapena Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Hasierako onespena

ULTZAMA

Herri-lurren aldi baterako lagapena eta okupazioa, baliabidea ustiatzeko C atalean ("Orokieta 3.318-II"). Jendaurreko informazioa

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Hiriberriko 4. poligonoko 37. lurzatiko UE-VIL-10 unitatean. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ardoi sektoreko H-7 unitatean. Hasierako onespena

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Bortzirietan gizarte arloko proiektuak eta jarduerak burutzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak. 2023ko deialdia

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-OC-303. Alesbesen zuhaitzak landatzeko eskaera, zura ustiatzeko

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04605 (NL/--). Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendurako eskaera Leitzan