238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

29E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Orotz-Beteluko Udal Planaren aldaketa egituratzailea. Aldaketa horrek 114. katastro-lurzatiaren zati bati, 4. poligonoko 332C azpilurzatiari eta alboko bide publikoari eragiten die, Olaldean, eta Tirso Aranaz Cordeirok sustatu du.

Orotz-Beteluko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu zuen Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da Orotz-Beteluko 4. poligonoko 114. katastro-lurzatiko 2.555,87 m²-ko lursail baten eta hegoaldean mugakide den bide publikoaren 192,00 m²-ren sailkapena aldatzea (lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatugabea izatera igarotzeko), bai eta exekuzio-unitate bat mugatzea ere, dagokion antolamendu xehatua definituz, bertan familia bakarreko etxebizitza bat egin ahal izateko. Bestalde, 4. poligonoko 332 C azpilurzatirako ezarritako sailkapena aldatuko da, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru izatera igarotzeko.

Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 274E/2019 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, ingurumenean ondorio esanguratsurik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2019ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen urriaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari helduz.

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Orotz-Beteluko Udal Planaren aldaketa egituratzailea. Aldaketa horrek 114. katastro-lurzatiaren zati bati, 4. poligonoko 332C azpilurzatiari eta alboko bide publikoari eragiten die, Olaldean, eta Tirso Aranaz Cordeirok sustatu du.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea eta Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Orotz-Beteluko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2315484