Iragarkia
238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MARTZILLA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez eratzeko aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostuan (E maila) aritzeko Obra eta Zerbitzuen Arloan
Alkatetzaren 2023ko urriaren 31ko 955. Ebazpenaren bidez onetsi ziren idazpuruan aipatutako deialdiaren oinarriak.
Hona hemen deialdiaren:
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez eratzea aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrenda bat, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostuan aritzeko. Zehazki, igeltserotzako, iturgintzako, lorezaintzako, atezaintzako eta garbiketako zeregin osagarriak izanen ditu, bai eta Martzillako Udaleko Obra eta Zerbitzuen arloko berezko beste batzuk ere. Lanpostu hori E mailakoa da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean xedatutakoaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da Martzillako Udalean sortzen ahal diren premiei erantzuteko aldi baterako kontratazioen bidez,
1.2. Zerrenda horrek indarrean iraunen du agortzen den arte. Hala ere, zerrendaren indarraldian lanpostu bererako beste zerrendaren bat eratzen bada, hura lehenetsiko da, berriagoa izateagatik.
1.3. Zerrenda horren bidez kontratatzen direnei aldi baterako kontratua eginen zaie. Erantzun beharreko premia zein den, lan-araubidekoak edo administrazio-araubidekoak izanen dira, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren IV. tituluan (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa).
1.4. Lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan E mailarako ezarritako ordainsariak izanen ditu. Horretaz gain, onesten diren osagarriak eta/edo, halakorik ez badago, plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarrita daudenak.
1.5. Egin beharreko lanak eta zereginak E mailako kategoriari dagozkionak izanen dira, eta Obra eta Zerbitzuen Arloko C edo D mailako langile baten mende eta haren koordinaziopean jardungo du. Zehazki, honako lan hauek egin beharko ditu: igeltserotzako, iturgintzako, lorezaintzako, atezaintzako eta udal eraikin eta instalazioen garbiketako eta mantentzeko zeregin osagarriak, Udalak izan ditzakeen premien arabera. Orobat, horien antzeko edozein lan egin beharko du, dagokion zerbitzuaren errekerimenduei jarraikiz, eta III. eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.
1.6. Lanaldia osoa edo partziala izaten ahalko da. Lan ordutegia berariaz ezarriko da deialdiko lanposturako, eta zerbitzuaren beharrei egokituko zaie une oro; organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko du, zerbitzuaren beharrei erantzuteko.
1.7. Kontratudunak 15 eguneko probaldia gainditu beharko du eta epe horretan bi aldeetako edozeinek deuseztatzen ahalko du kontratua, aldez aurretik horren berri modu ofizialean jakinaraziz. Lanpostu hutsa aldi batez betetzeko kontratatzen den pertsonak lanpostua utzi beharko du lanpostuaren titularrak lanpostuaren jabetza hartzen duenean edo lanpostu hutsa jabetzan betetzeko hautatutako pertsonak hartzen duenean.
1.8. Oinarri hauetan araututa ez dagoen orotan, jarraikiko zaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan-kontratudunek sinatutako hitzarmen kolektiboan eta Langileen Estatutuan xedatutakoari, kontratazioa lan-araubidekoa bada, eta, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatu edo ordezteko araudian xedatutakoari, kontratazioa administrazio-araubidekoa bada. Orobat, jarraikiko zaio Martzillako Udaleko langileei aplikatzen ahal zaizkien hitzarmen edo erabakietan xedatutakoari.
1.9. Oinarri hauetan araututako oposizio egin eta gero eratzen den zerrenda kudeatzeko, oinarriotan xedatuta ez dagoen orotan, jarraikiko zaio Nafarroako Gobernuaren kontratazio-zerrendei aplikagarri zaion araudiari (Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua).
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.
Parte har dezakete, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.
c) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea, edo hura eskuratzeko baldintzetan egotea.
d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
Deialdi honetako 2.1 oinarrian ezarritako baldintza guztiak (d letrakoa salbu) eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, bai eta hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.
3.–Eskabideak.
3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek II. eranskinean jasotzen den eskabidea erabili beharko dute eskaera egiteko, eta prozedura honetarako berariaz sortutako tramitea baliatu.
Parte hartzeko eskabidean, interesdunek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
–Nortasun Agiri Nazionala edo nortasun agiri baliokidea.
Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek aurkeztu beharko dute beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) apartatuan nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Gainera, parte hartzeko eskabidean, zinpeko adierazpena egin beharko da, edo hitzeman, ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena baten mende.
–Eskatutako tituluak:
3.3. Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, dokumentu horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira. Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko ditu parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
3.4. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahalko dira modu presentzialean, Martzillako Udalaren erregistro orokorrean (Plaza Nagusia 1, Martzilla; ordutegia: 10:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, salbu eta egun baliogabeak), edo, bestela, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://marcilla.sedelectronica.es/), deialdirako berariaz sortutako tramitearen bidez (I. eranskina). Eskabidearekin batera, 3.2 puntuan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16,4. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz ere aurkez daiteke eskaera. Bide horietako bat baliatuz gero, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik mezu bat bidali beharko da ayuntamiento@marcilla.es helbide elektronikora, agiri horiek aurkeztu egin direla jasotzen duen ziurtagiria erantsita.
3.5. Baldin eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek eskabideari data eta zigilua jartzeko, ziurtatu baino lehen. Era berean, mezu elektronikoa igorriko da arestian adierazitako helbidera, eskabidea posta bulego baten bidez igorri dela aipatuta. Agiriak aurkeztu izanaren ziurtagiria igortzeko mezu elektronikoak bidaltzeak ez du esan nahi ez denik bete behar eskabideak 16.4 artikuluan xedatutako bideak erabiliz aurkezteko obligazioa. Horrek esan nahi du eskabideak ezin direla aurkeztu mezu elektroniko bidez. Eskabideak telematika bidez ere aurkezten ahalko dira posta bulegoetan, ORVE delakoa baliatuz (Erregistro Birtual Eletronikoa), helmugako kode digital honetara igorriz: L01311635.
3.6. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.7. Desgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, baldin egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan, ariketak egin ahal izateko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere, organo eskudunak emana.
Denborak eta baliabideak egokitu daitezela eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:
–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Martzillako Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko ebazpena emanen du. Zerrenda hori Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da (https://marcilla.sedelectronica.es/, Enplegu Publikoaren Atalean), baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere. Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitara dadila aginduko da.
4.2. Deialdi honi lotutako iragarki, jakinarazpen eta ohar guztiak argitaratuko dira oinarri hauetako 4.1 puntuan adierazitako tokietan.
4.3. Behin-behineko zerrenda iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Martzillako Udalaren erregistroan (modu presentzialean zein erregistro elektronikoa baliatuta).
4.4. Matzillako Udalaren erregistro presentzialak edo elektronikoak ez diren beste bitarteko batzuen bidez aurkeztutako eskabideak, ez badira Udalera iritsi izapide hori egin aurretik, ez dira geroago onartuko.
4.5. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Udaleko alkateak onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta 4.1 puntuan adierazitako tokietan argitaratzeko aginduko, adierazita deialdiko hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.
Zerrenda horretan izangaien izen-abizenak jasoko dira eta, baztertuen kasuan, horretarako arrazoia ere bai.
4.6. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako betebeharrak betetzen direla aitortzeko. Behin aztertuta izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.
4.7. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
1.–Mahaiburua: Esther Villanueva Úcar, alkatea. Ordezkoa: Agustín Murugarren Landívar, lehen alkateordea.
2.–Epaimahaikidea: Juan Antonio Legaz Osés, Azkoiengo Udaleko brigada arduraduna. Ordezkoa: Rafael Garrido Toledo, Martzillako Udaleko Obra eta Zerbitzuen Ataleko koordinatzailea.
3.–Epaimahaikidea: Víctor Manuel Mier Mendiguchía, Martzillako Udaleko arkitektoa. Ordezkoa: Martín José Larumbe Oreja, Martzillako Udaleko Obra eta Zerbitzuen Ataleko enplegatua.
4.–Epaimahaikidea: José Javier Larumbe Wachschutz, langileen ordezkaria. Ordezkoa: hark izendatutakoa.
5.–Idazkaria: Carlos Camacho Reviriego, Martzillako Udaleko idazkaria edo haren ordezkoa. Ordezkoa: Ana Inchausti Zapata, Martzillako Udaleko diruzaina.
5.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta deialdia egin duen organoari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.
5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Oposizioak honako ariketa hauek izanen ditu:
6.2. Hautapen-prozesuak bi ariketa izanen ditu: bata teorikoa, eta bestea praktikoa.
–Lehenbiziko ariketa: proba teorikoa.
Deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendan jasotako gaiei buruzkoa, gehienez ere ordubeteko epean idatziz erantzunen zaio hiru erantzun aukera dituen galde-sorta bati, eta horietako bakarra izanen da baliozkoa.
Proban gehienez ere 40 puntu lortzen ahalko dira. Proba hiru erantzuneko galdera-sorta baldin bada, 0,25 puntu kenduko dira okerreko erantzun bakoitzeko. Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 lortu behar da gutxienez (12 puntu). Puntuazio hori lortzen ez dutenek ezin izanen dute hurrengo proba egin, eta baztertu egingo dira.
Proba hau egiteko ezin da inolako testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, ez bada bolaluma urdina edo beltza.
Epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioak, toki entitatearen iragarki-taulan eta web-orrian (www.marcilla.es), baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.
–Bigarren ariketa: proba praktikoa.
Zeregin praktiko bat izanen da, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruzkoa (III. eranskina).
Epaimahaiak zehaztuko zer ariketa eginen diren eta zenbat denbora iraunen duten.
Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu lortzen ahalko dira, eta zati bakoitza modu proportzionalean baloratuko da. Proba gaindituko dute gutxienez 37 puntuko kalifikazioa lortzen dutenek.
–Merezimenduak. Gehienez ere 10 puntu.
Lehiaketan honela baloratuko dira merezimenduak:
- Lurra mugitzeko makinei buruzko ikastaroa egin izanagatik: 4 puntu.
- Eskorga gidatzeko ikastaroa egin izanagatik: 2 puntu.
- Makina teleskopikoei buruzko ikastaroa egin izanagatik: 4 puntu.
6.3. Proba gaindituko dute lehen ariketan gutxienez ere 12 puntu eta bigarren ariketan gutxienez ere 37 puntu lortzen dituzten izangaiek.
6.4. Epaimahaiak Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan (https://marcilla.sedelectronica.es/) argitaratuko du bi probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta (proba bakoitzeko puntuazioaren batura), eta ondoan duela aurkeztutako merezimenduen balorazioa.
6.5. Probarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek proba egitera agertu beharko dute aldean daukatela nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat. Baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.
6.6. Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenendako bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
7.–Emaitzak.
Proben kalifikazioa amaituta, epaimahaiak emaitzak argitaratuko ditu Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoan (https://marcilla.sedelectronica.es/), eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
7.1. Hiru egun balioduneko epea irekiko da lortutako emaitzei buruzko alegazioak egiteko.
7.2. Behin alegazioetarako epea iraganik, eta horiek ebatzirik, parte-hartzaileen artean berdinketarik izanez gero, epaimahaiak irizpide hauen arabera jokatuko du:
a) Berdinketak ebatziko dira kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez. Alfabetoaren bi letra aterako dira ausaz, eta berdinketak ebatziko dira lehen deituraren ordena alfabetikoari jarraikiz. Ateratzen diren bi letra horietatik abiatuta, ordena alfabetikoan hurrengo tokian dagoen deitura hartuko da.
7.3. Aurkezten diren alegazioak eta berdinketak ebatzirik, epaimahaiak 7.1 puntuan adierazitako tokietan argitaratuko du aldi baterako kontrataziorako deialdiaren hautapen-prozesua gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatua.
7.4. Oinarri hauetan aurreikusitako jarduketak bidali ondoren, epaimahaiak proba gainditu duten izangaien zerrenda igorriko dio alkateari, eta alkateak ebazpen bat emanen du, izangaien zerrendak jasoko dituena, puntuzioaren arabera ordenatuta.
Zerrenda hori 7.1 klausulan adierazitako tokietan argitaratuko da.
8.–Deia.
Gainditu duten izangaiei Martzillako Udalean gertatzen diren beharren arabera eginen zaie dei, deialdi honetan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.
Izangaiei dei egiteari eta, hala bada, kontratatzeari begira, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak, deialdi honen oinarriak, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Agindua, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa, hain zuzen, zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan, non xehetasunak arautzen baitira desgaitasuna duten pertsonek Nafarroako administrazio publikoetan enplegua lortzeko moduaren inguruan.
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak edo beste entitate publiko edo pribaturen batek diruz lagundutako kontratazioen kasuan, non Enplegu Zerbitzuari eskatu behar zaion langabeen zerrenda bat, egon daitekeena Martzillako udalerrira mugatua, izangaiek zerrenda horretan egon beharko dute deituak izateko. Deialdi honen babesean osatutako zerrendako langileek, aipatutako betekizunak betetzen ez badituzte, ez dute kontratu zehatz horretarako deirik jasoko, baina zerrendan duten tokia mantenduko dute hurrengo kontratazioetarako.
9.–Errekurtsoak.
Deialdiaren, haren oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen kontra, jartzen ahalko dira Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean jasotzen diren errekurtsoak (berraztertzeko errekurtsoa eta gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bi hilabeteko epean).
10.–Aplikatzekoa den araudia.
251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
15/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzkoa.
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa.
Martzillan, 2023ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, M.ª Esther Villanueva Ucar.
I. ERANSKINA.–ESKAERA
II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA
1. gaia.–Martzillako udalerria: kaleen eta auzoen izenak, bai eta mendiena, alderdiena, ibaiena etab.
2. gaia.–Igeltserotzako eta lorezaintzako ezagutza orokorrak.
3. gaia.–Lanbideetan erabiltzen diren erreminta eta tresnei buruzko ezagutza orokorrak.
4. gaia.–Garbiketa: peoiaren zereginak. Garbitzeko tresnak, produktuak eta esku-erremintak.
5. gaia.–Matxura eta konponketa ohikoenak igeltserotzan, iturgintzan, pinturan, elektrizitatean, sarrailagintzan, zurgintzan eta lorezaintzan.
6. gaia.–Lanbideetako material eta makinen erabilerari buruzko ezagutza orokorrak.
7. gaia.–Materialak kargatu, deskargatu eta garraiatzea; kargak eskuz manipulatzea.
8. gaia.–Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko alderdiak.
Iragarkiaren kodea: L2315547
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
