2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Xehetasun-azterketa, Gipuzkoa etorbideko 43an igogailua jartzeko. Hasierako onespena
Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Gipuzkoa etorbideko 43an igogailua jartzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Xehetasun-azterketaren dokumentua ikus daiteke honako helbide honetan:
https://sedeelectronica.berriozar.es/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=2031
Berriozarren, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2315653