238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa, Hiriberriko 4. poligonoko 37. lurzatiko UE-VIL-10 unitatean. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Alkatetzaren 2023ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa, Hiriberriko 4. poligonoko 37. lurzatiko UE-VIL-10 unitatean. Hori guztia, bete dadin ezarritakoa Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Aritzalan (Deierri), 2023ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2315576