2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 319. lurzatian. Hasierako onespena
Larragako Udalak, Alkatetzaren azaroaren 6ko 82/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa katastroko 2. poligonoko 319. lurzatirako (El Pinar kalea, 28), Javier Vidarte García-Torresek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan 72. artikuluari dagokionez ezarritako tramitazioarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).
Larragan, 2023ko azaroaren 8an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2315763