238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, gidari-peoi lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 3an egin bilkuran, erabaki zen onestea honako deialdi honen oinarriak: deialdia, Azkoiengo Udalaren zerbitzuko gidari-peoi lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

DEIALDIA, AZKOIENGO UDALAREN ZERBITZUKO GIDARI-PEOI LANPOSTU BAT BETETZEKO, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ ETA LAN-KONTRATUDUN FINKOEN ARAUBIDEAN

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea gidari-peoi lanpostu bat, txanda irekian, lan-kontratudun finkoen araubidean jardun dezan. 6-02 zenbakia du Azkoiengo Udalaren plantilla organikoan, eta destinoa du Azkoiengo Udalaren Obra Eta Zerbitzuetako brigadan.

Halaber, deialdi honen bidez, honako zerrenda hauek osatu nahi dira, hautapen-prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako lan kontratuak egiteko, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko bihurtuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.

1.3. Lanpostuak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien D mailako ordainsariak, bai eta plantilla organikoan ezarritako lansari osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia izanen da gainerako gidari-peoiek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, besteak beste, aipamen hutsez eta beste batzuk baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Instalazio eta obretako mantentze-lan orokorren brigadaren jarduerekin lotutako zerbitzu anitzak, eta horiei jarraipena egitea, egokiak izan daitezen haien funtzionamendua, kontserbazioa eta mantentzea.

–Gidatzea C1 gidabaimena behar duten brigadaren ibilgailuak.

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak, oro har, eta horien mantentze-lanak; pintura lanak ere bai.

–Lorategien eta zuhaitzen mantentze-lanak egitea lorategi-eremu eta pasealeku guztietan: landatzea, inaustea, landareak eta zuhaitzak ureztatzea hala behar dutenean, belarra moztea, eta berdeguneak garbitzea.

–Mekanika. Udal makineria, ibilgailuak, lanabesak eta tresnak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegiaren kontrola.

–Instalatzea eta mantentzea hiri barneko altzariak: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak, etab.

–Leku batetik bestera eramatea eta paratzea altzariak eta tresnak. Agertokiak, hesiak eta gainerakoak muntatzea eta desmuntatzea, jai eta ekitaldi publikoetan.

–Udalaren azpiegitura eta egoitzetan mantentze- eta konpontze-lanak egitea: iturgintza, elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, zurgintza, mekanika, garbiketa, eta zangak ireki eta ixtea.

–Agintzen zaizkion instalazio berriak eta hobekuntzak egitea, betiere bere mailakoak, eta lanean erabiltzen diren ibilgailuen mantentze-lan oinarrizkoak eta kontserbazioa.

–Agindutako bide garbiketa egitea, Azkoiengo Udalak dauzkan baliabideak erabiliz horretarako.

–Laguntzea Azkoiengo Udalak programatzen dituen jaietarako eta kultura ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan, bai eta Azkoiengo Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

Halaber, gidari-peoiaren eginkizun izanen dira honako eginkizun orokor hauek:

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea, behar bezala baliatuz lan bakoitzean erabiltzen diren babes-ekipamendu egokiak.

–Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akats, matxura eta hausturen berri ematea arduradunari aldiro eta garaiz, eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzea eta hartan laguntzea eta, hartara, hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintza eta aldaketak proposatzea.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arauak, prozedurak eta zehaztapen guztiak.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, bete ahal izateko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.

–Kontrolatzea eta begiratzea ea betetzen diren Udalaren ordenantzak, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta eta jasota ea betetzen den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

–Begiratzea ea egoera onean dauden bide eta espazio publikoak, bai eta udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.

–Udal hilerriko eta garbiguneko zerbitzuak emateko beharrezkoak diren lanak egitea.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hau izatea: DBHko Graduatua, Eskola Graduatua, Lehen Mailako Lanbide Heziketa edo Erdi Mailako Lanbide Heziketa, edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

Izangaiek alegatzen badute badituztela eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak, aipatu beharko dute baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena, edo, bestela, aurkeztu beharko dute Hezkuntza Ministerioak emandako ziurtagiria.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

f) C1 mailako gidabaimena edukitzea, eta lanbide-gaitasunaren agiria (LGZ), indarrean.

g) 10 euroko tasa ordaintzea, Oposizio eta lehiaketa prozeduretan parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantzan ezarri bezala.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako 7. oinarrian ezarritako epean eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte, eta mantendu beharko dituzte hautapen-prozesua bitartean, izendapena egin arte.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Azkoiengo Udaleko alkate udalburuari zuzenduko zaizkio, eta hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz (http://peralta.sedelectronica.es), horretarako sortutako izapidea baliatuta.

Orobat, eskabideak aurkezteko erabiltzen ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak arautzen dituen gainerako bideak (39/2015 Legea, Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, epea luzatuko da hurrengo lehen egun balioduna arte.

3.2. Eskabideak izanen dira I. eranskineko ereduaren araberakoak.

3.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek aurkeztu beharko dute beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) apartatuan nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena. Gainera, parte hartzeko eskabidean, zinpeko adierazpena egin beharko da, edo hitzeman, ez daudela beren jatorrizko herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapen edo kondena baten mende.

–Deialdira aurkezten diren merezimenduen kopia, 6. oinarriaren arabera baloratzeko.

–2.1 oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

–C1 gidabaimenaren kopia arrunta, bai eta lanbide-gaitasunaren agiriarena ere.

–10 euroko tasa Azkoiengo Udalaren kontuan ordaindu izanaren frogagiria: ES54 2100 5001 132100148894, izen-deiturak eta NANa adierazita (ez badira datu horiek ematen diru-sarreran, ezin izanen da ordaindutzat hartu).

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

3.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzentzen ahalko dira ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

3.6. Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek, baldin egokitzapenik behar badute denboran edo baliabideetan, ariketak egin ahal izateko, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, aurkeztu beharko dute legeen arabera desgaitasuna dutela frogatzeko agiria ere, organo eskudunak emana.

Denborak eta baliabideak egokitu daitezela eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

3.7. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taula fisikoan eta Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean. (https://peralta.sedelectronica.es/).

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta haiei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taula fisikoan, bai eta Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoan ere, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es).

Ez badago izangai bazterturik behin-behineko zerrendarako, onartuen behin betiko zerrenda eratuko da.

4.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.

Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

4.5. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioko lehen ariketa eta epaimahaiaren behin betiko osaera. Ondoren, epaimahaiak gainerako ariketak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu bere garaian, Azkoiengo Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es).

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Juan Carlos Castillo Ezpeleta, Azkoiengo Udaleko alkate udalburua. Ordezkoa: María Pilar Orduña Osés, Azkoiengo Udaleko lehen alkateordea.

Epaimahaikidea: Juan Antonio Legaz Osés, Azkoiengo Udaleko obra eta zerbitzuetako arduraduna. Ordezkoa: Alfonso Martínez Escuchuri, Funesko Udaleko obra eta zerbitzuetako arduraduna.

Epaimahaikidea: Miguel Ángel Arrastio Soria, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko kudeatzailea. Ordezkoa: Óscar Sanz Cortés, Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko zerbitzuburua.

Epaimahaikidea: Íñigo Flamarique Álvarez de Eulate, Azkoiengo Udaleko obra eta zerbitzuetako enplegatua. Ordezkoa: Azkoiengo Udaleko arkitekto teknikoa.

Epaimahaikide idazkaria: Eva María López Soto, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: José María Gainza Ordoki, Azkoiengo Udaleko kontu-hartzailea.

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

5.3. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak –edo haien ordezkoek– egon beharko dute bertan. Bigarren ordezkapen bat behar izanez gero, ordezko epaimahaikide izendatu direnak ere izan daitezke haien ordezkoak.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioa 2023ko abendutik aurrera hasiko da.

6.2. Lehiaketaldia oposizioaldia baino lehen eginen da eta gehienez ere 20 puntu emanen dira, baremo honen arabera:

–Administrazio publiko batean, deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan (gidari-peoi lanpostua) lan egiteagatik, kasuan kasuko administrazio publikoaren ziurtagiri baten bidez frogaturik: 2 puntu, urte oso bakoitzeko. Urte-zatietarako, puntuazioa proportzionala.

Oharrak:

–Honako hauek hartzen dira administrazio publikotzat: Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia erkidegoetako administrazioak, Toki Administrazioa osatzen duten erakundeak, eta aurrekoei loturik edo haien mendean dauden erakunde publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak.

–Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio (hilabete oso bat izanen da kontuan hartuko den gutxieneko denbora).

–Hori frogatuko da egoki den administrazio publikoaren ziurtagiriaren bidez; hartan, berariaz agertu beharko da zerbitzu-ematearen iraupen osoa, zenbat egun izan diren zehaztuta.

–Ez dira baloratuko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko zerbitzuak.

6.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du izangaien zerrenda Azkoiengo Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es), eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

6.4. Oposizioaldia. Honako ariketa hauek izanen ditu:

6.4.1. Lehen proba: teorikoa. Idatziz erantzun beharko zaio galde sorta bati; galdera laburrak edo test modukoak izanen dira, II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Proba hauek egiteko ez da inolako testurik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo bestelako materialik ere, bolaluma (urdina edo beltza) edo arkatza ez bada.

Ariketa honengatik gehienez ere 30 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 15 puntu eskuratu behar dira gainditzeko. Puntuak kenduko dira erantzun okerrengatik, proba egin aurretik kalifikazio-epaimahaiak esanen duen eran.

Plika itxien sistema erabiliko da ariketa teoriko horretan. Epaimahaiak proba kalifikatuko du, eta bukatutakoan jendaurrean irekiko ditu plikak. Haietan azaltzen den hautagai bakoitzari dagokion puntuazioa esleituko dio. Parte-hartzaileak ekitaldi horretara joaten ahalko dira.

Epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioak, Azkoiengo Udalaren ediktu-taula fisikoan eta elektronikoan, egoitza elektronikoko Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es), bai eta hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

6.4.2. Bigarren proba: praktikoa. Proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, lanpostuan bete beharreko zerbitzuekin lotuta; epaimahaiak gaiak hautatuko ditu deialdiaren II. eranskineko gai-zerrendatik.

Epaimahaiak erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egitea ariketa honetako probak, bai eta horien iraupena ere, edukiaren arabera.

Ariketa honetan 35 puntu lortzen ahal dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gutxienez 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

6.4.3. Hirugarren ariketa: nortasuna ebaluatzea.

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, neurtzeko izangaiak noraino egokitzen zaizkien lanposturako zehazturiko ezaugarri profesiografikoaren eskakizunei.

Proba hauek eginen dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuaren Atalak edo erakunde horrek izendatzen dituen langileek, eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Proba psikoteknikoei gehienez 15 puntu emanen zaizkie, eta ez dira baztertzaileak izanen.

6.4.4. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

6.4.5. Hautaprobak egiteko, bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.4.6. Epaimahaiak oposizioko ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu Azkoiengo Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/). Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean, bertara joanda bulegoak irekita dauden orduetan, hau da, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era, edo Azkoiengo Udalaren egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoa erabiliz, eskabide orokorraren izapidea baliatuta.

Alegaziorik aurkeztuz gero, epaimahaiak ebatziko ditu, eta ondoren, eta bitarteko berberak erabilita, behin betiko emaitzak argitaratuko ditu. Alegaziorik aurkezten ez bada, behin-behineko emaitzak behin betikotzat joko dira.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Izangaien kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, Azkoiengo Udalaren iragarki-taula fisikoan eta egoitza elektronikoan, Enplegu Publikoaren atalean (https://peralta.sedelectronica.es/); halaber, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena igorriko dio alkate udalburuari. Proposamen hori loteslea izanen da, eta argitara emanen da Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Guztizko puntuazioa kalkulatzeko, batuko dira lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioak.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, lehen ariketan puntuazio handiagoa erdietsi dutenen alde jokatuko da. Hala eta guztiz ere, berdinketak bere horretan jarraituz gero, hirugarren ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde eginen da; eta, hala ere berdinketa izanez gero, izangai zaharrenaren alde.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, baldin lehenago aurkeztu ez badira, Azkoiengo Udalaren erregistro orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak egindako txostena (Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko atala), edo, hala badagokio, behar bezala akreditatutako kanpoko erakunde batek egindako txostena, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragotziko liokeenik lanpostuaren eginkizunak betetzea.

Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

b) Zinpeko adierazpen edo adierazpen solemne bat, aditzera emateko pertsona ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiri bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela zehapenik edo zigor penalik, eragozten dienik sartzea beren estatuko funtzio publikoan.

c) Zin egin edo hitzematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta Legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.

7.3. Proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten aipatutako epean, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, edo lanposturako gai ez bada, ez da izendatuko, eta jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, horrek galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 apartatuak aipatzen duen zerrendan ondotik datorren izangaiarekin beteko da hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen-prozesua bukatu ondoren, eta gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaiak 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak izendatuko du Azkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko, jardun dezan gidari-peoi lanpostuan.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari, honako zerrenda hauek sortuko dira, aldi baterako kontrataziorako, hautapen-prozesuan parte hartu ondotik lanpostua lortu ez duten izangaiekin:

a) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

9.2. Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta Azkoiengo Udalean kontratatzeko izangaien zerrenda.

Epaimahaiak espedientea igorri ondoren, Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, eta horren bidez onetsiko dira probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta lehen ariketa gainditu dutenena; hori guztia, une oro indarrean dauden kudeaketa arauei jarraikiz. Zerrenda horiek argitara emanen dira Azkoiengo Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian.

Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren hurrenkera: probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, aplikatuko dira deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela 2. oinarrian ezarritako baldintzak; izan ere, horiek frogatu beharko dituzte oinarri honetan adierazten den bezala.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, honako hauek beteko dira: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), Udalaren indarreko akordioa edo hitzarmena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren gaineko baldintzak betetzen direlako frogagiriak, kontratua formalizatzerakoan ekarri ere, horretarako aurkeztuz jatorrizko agiriak edo kopia behar bezala konpultsatuak.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik legozkiekeen eskubide guztiak, deusetan ukatu gabe parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.

Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez ez dutenen zerrendetan, hurrenkera hautapen-prozesuan ateratako puntuazio handienaren arabera erabakiko da.

Zerrenden indarraldia: zerrenda agortu arte. Hala ere, lehentasuna izanen dute probak gaindituta ere lanposturik lortu ez dutenen zerrendek, halakorik eratzen eta onesten bada zerrenda honen ondoren, kasuan kasuko lanpostuan funtzionario edo lan-kontratudun langile finko gisa sartzeko prozeduretan.

9.3. Baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

9.4. Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.

Hautaprobak gainditzen dituztenak sartuko dira izangaien zerrendetan, lortutako puntuazioaren hurrenkeran, aldi baterako betetzeko Azkoiengo Udalean hutsik gelditzen diren lanpostuak, edo izan daitezkeen beste behar batzuei erantzuteko.

Aldi baterako kontratatzeko prozesua arau hauen arabera kudeatuko da:

9.4.1. Izangaien zerrendak onesteko irizpide orokorrak.

9.4.1.1. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da zer dagoen ezarrita desgaitasuna dutenek enplegu publikoa eskuratzeaz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, zeina onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez. Aldi baterako kontratazioa eginen duen erakunde eskatzaileari dagokio egiaztatzea kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak.

9.4.2. Dei egiteko sistema.

9.4.2.1. Deiak egiteko arau orokorrak.

Langileak kontratatzeko beharrak betetzeko, izangaiei banakako deiak eginen zaizkie, kasuan kasuko zerrendako izangaien hurrenkeraren arabera, eta kontuan hartuta lanpostuaren eskakizunak.

Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gainera, eman ditzakete harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.

Kontratua eskaintzeko deiak izangaiek emandako zenbakietara eginen dira, zerrendako hurrenkerari jarraikiz. Deiaren emaitza jasoko da, hauetako bat adierazita: "interesatzen zaio", "ez zaio interesatzen", "ez du erantzun".

Betiere, azkar eginen dira banakako deiak, kontratazio premiak lehenbailehen bete daitezen. Bi egunean hiru dei, bederen, eginen dira kontratua eskaintzen zaion izangaiak emandako telefonora.

Lehenbiziko deian ezin bada izangaiarekin harremanetan jarri, SMS bat eta/edo posta elektroniko bat igorriko zaio horren berri emateko.

Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, eta horrela jokatuko da harik eta eskaintzen den lanpostua edo lanpostuak bete arte.

Sei hilabeteko epean behin ere aurkitu ez den izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da zerrendan.

Kontratazioa presakoa bada (eta halakoa izanen da lanpostuan 24 orduko epean hasi behar denean) eta, aurreikuspenen arabera, kontratuaren iraupena 3 hilabetetik beherakoa, harekin harremanetan jarrita lanean berehala hastea onartzen duen lehenbiziko izangaiari eskainiko zaio, gorago ezarritakoa bete behar izan gabe.

9.4.2.2. Araubide orokorraren salbuespenak.

a) Azkoiengo Udalarekin aldi baterako lotua dagoenak indarreko kontratuari uko egiten ahal dio baldin kontratua hobetzeko beste bat eskaintzen bazaio, betiere kontratatua dagoen eremu berekoa denean, kasuan kasuko zerrendan dagoenean eta kasu hau gertatzen denean:

a) Kontratu labur bat izatea indarrean eta kontratu luze bat eskaintzen bazaio (kontratua laburtzat hartuko da baldin aurreikusitako iraupena gehienez 6 hilabetekoa bada, eta luzetzat hortik gorakoa bada).

b) Izangai bat jada lanpostu batean ari bada ordezte kontratu batekin, eta baldin kontratua bukatzen denetik 20 egun iragan baino lehen sortzen bada lanpostu bera aldi baterako betetzeko premia, kontratua izangai berari eskainiko zaio, baldin dei egiten zaion unean baldintza hauek betetzen badira:

–Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.

–Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.

–Aurreko kontratua bukatzeko arrazoia ez izatea zerrendatik kanpo uzteko arrazoietako bat.

c) Izangai batek lanaldi partzialeko kontratua daukanean, premia bat sortzen bada eta lanpostu hori betetzen ahal badu, berari eskainiko zaio premia hori lanaldiaren %100 bete arte, baldin kontratazio berriaren ondorioz hartu behar dituen ordu guztiak bateragarriak badira ordura arte esleituta zituenekin. Langile batek baino gehiagok baldin badute lanaldi partzialeko kontratua, dagokionari eskainiko zaio, zorrotz jarraikiz aldi baterako kontrataziorako indarrean den zerrendako hurrenkerari.

9.4.2.3. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrenda horretako azken tokira pasatuko da, honako egoera hauetakoren batean dagoela frogatu ezean, kasu horretan duen postuari eutsiko baitio:

–Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik.

–Aldi baterako ezintasuna izatea.

–Lan-kontratu bat indarrean izatea.

–6 urte baino gutxiagoko alaba edo semea zaindu beharrean egotea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.

–Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta gutxienez hilabete iragan arte kontratuari uko egin zioten egunetik.

–Izangaia ezkondu berria izatea edota, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera pareko egoeran suertatzea (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Foru Legea), baldin eskainitako kontratuaren hasiera-eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

Kasu horietan izangaia "ez deitzeko moduan" agertuko da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendan, harik eta izangaiak berak "deitzeko moduan" agertzea eskatzen duen arte, alegatutako inguruabarra desagertu delako. "Deitzeko moduan" dagoela adierazten duen unean agiri bidez eta modu sinesgarrian frogatu beharko du kontratua eskaini zitzaion unean alegatu zuen egoera.

9.4.2.4. Zerrendako azken tokira joatea.

Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:

a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozten ahal zaion arrazoi batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egitea, salbu 8.2.4 apartatuan aurreikusitako kasuetan.

9.4.2.5. Zerrendetatik baztertzea.

Honako hauek izanen dira arrazoiak izangaiak baztertzeko dei egin zaien zerrendatik:

a) Kontratua probaldian hutsaldu izana zuzendaritzak txosten arrazoitua eman ondoren.

b) Lantokitik ateratzea bidezko arrazoirik izan gabe eta zuzendaritzari jakinarazi gabe.

c) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiengatik, dela kontratatutako langilearen lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, hala agertzen bada lanpostuaren eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasean, dela lanpostuaren edukia aldatzeagatik, betiere interesdunari entzunaldia eman ondotik eta Langileen Batzordeak edo langileen ordezkariek txostena egin ondotik.

d) Diziplina arrazoiengatik kaleratua izatea.

10.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Azkoiengo Udala da.

Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta, beharrezkoa izateagatik kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, eta DBEOren 6.1.c) artikulua: behar den tratamendua, nahitaezkoa dena bete dadin tratamenduaren arduradunari aplikatzekoa zaion legezko betebehar bat.

Datuak behar den denboran gordeko dira, zer xedetarako bildu diren, xedea lortzeko beharrezkoa den denboran, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko behar den denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.

Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez. Azken horretan informazio gehiago dago eskura (https://Peralta.sedelectronica.es).

Datuak babesteko ordezkariarekin ere jar daitezke harremanetan, dpd@aytoperalta.com helbidean, eta erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

11.–Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA

1.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak. Idazketako eta ortografiako oinarrizko erregelak.

2.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

3.–Igeltserotza, kontzeptu orokorrak; materialak; lanabesak; zolatzea; alikatatzea; kofratzea; hormak jasotzea; hiri-altzariak eta eraikinak pintatzea; hiri-altzarien eta eraikinen mantentze-lanak.

4.–Eraikinen eta hiri altzarien oinarrizko mantentze-lanak. Oztopo arkitektonikoak. Pintura.

5.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, sarraila-zilindroak eta pertsianak.

6.–Oinarrizko ezagutza, maneiua eta mantentze-lanak lorezaintzako eta mendiko produktu, makina eta lanabesen inguruan (sasi-garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, fitosanitarioen aplikazioa). Zuhaitzen, zuhaixken, heskaien, sasoiko loredun parterreen, tapiz-landareen eta erraboilen landaketa. Soropila berriztatzea eta ereitea. Alorrak eta parterreak prestatzea. Inauste-lanak: Zuhaitzak, zuhaixkak eta heskaiak inaustea.

7.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Segurtasun-baldintzekin eta laneko ingurumenarekin lotzen diren arriskuak. Arriskuak kontrolatzeko oinarrizko sistemak: babes kolektiboak eta norbera babesteko ekipamenduak. Bide segurtasuna: Lehen sorospenak. Metalezko hodi-aldamioak, eskailerak eta plataforma jasotzaileak modu seguruan erabiltzea. Makinen eta lanabesen alorreko segurtasuna.

8.–Azkoiengo kale-izenak eta toponimoak.

Iragarkiaren kodea: L2315716