2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Ardoi sektoreko H-7 unitatean. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko azaroaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketako plan berezia, Ardoi sektoreko H-7 unitatean, Construcciones Andía SA sozietateak sustatua, lurzoru eraikigarriaren forma aldatzeko xedez.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.
Zizur Nagusian, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2315701