2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa/egokitzapena Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Hasierako onespena
Aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez jarraian zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 eta 77.2 c) artikuluetan xedatuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Sustatzailea: Garesko Udala.
Xedea:
–Julian de Mena Fundazioaren eremua bereiztea Garesko Hirigune Historikoa Babesteko eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziaren antolamendutik.
–Garesko Udal Plan Orokorrak ekipamendu-sistema orokor gisa kalifikatutako 2. poligonoko 704 hiri-lurzoru finkatuko lurzatiaren hirigintza-determinazioak zehaztea.
Aldaketaren dokumentuetarako sarbidea: Nafarroako Gobernuaren proiektuen gordailua (kontsigna): 46759 lokalizazio-zenbakia, EDIFBLGNPF gakoa.
Garesen, 2023ko azaroaren 8an.–Alkatea, Itziar Imaz Artazcoz.
Iragarkiaren kodea: L2315758