2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laguntzen aparteko deialdia, gorputz eta kirol jardueretarako.
Laburpena 2022/2023 denboraldia
DDBN (identifikazioa): 725427.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/725427).
Burlatako Udalak, Kirol Arloaren bidez, aparteko dirulaguntza batzuk emanen dizkie 2022/2023 denboraldian gorputz eta kirol jarduerak egin dituzten irabazi-asmorik gabeko eta legez eratutako erakundeei. Laguntza horiek norgehiagokako araubidean emanen dira.
Deialdi honetan araututa ez dagoen orotan, honako hauek aplikatuko dira: Burlatako Udalaren Dirulaguntzen ordenantza orokorra, 2021eko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 9an; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
Deialdiaren testu osoa herritarren eskura dago www.burlada.es helbidean eta udalaren bulegoetan.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, laguntza hauen urteko deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bidez) argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2315702