238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat

Ikusita Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 5. artikulua, zeinean arautzen baita funtzionario izateko izangaiak hautatzeko deialdi publikoa egiteko modua.

Ikusita Valtierrako Udaleko plantilla organikoan hutsik dagoela arkitekto teknikoaren lanpostua.

Eta ikusita Alkatetzak esleiturik dituen eskumenak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Deialdi bat onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto tenikoaren lanpostu bat, B mailakoa, Valtierrako Udalean. Lanpostu hori betetzeak ez du ekarriko plantilla handitzea.

Bigarrena.–Hautapen prozesua arautuko duten oinarriak onestea, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Valtierran, 2023ko urriaren 30ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

VALTIERRAKO UDALEAN ARKITEKTO TEKNIKOAREN LANPOSTU HUTS BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Deialdia gauzatuko da jarraikiz aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea arkitekto teknikoaren funtzionario lanpostu bat (B maila), lanpostua hutsik baitago Valtierrako Udalaren plantilla organikoan. Deialdian jarraituko zaie printzipio hauei: lehia askea, berdintasuna, merezimendua, gaitasuna eta publikotasuna.

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen diren edo kontratatzen diren izangaiek beteko dituzte beren lanpostuari dagozkion eginkizunak, eta izanen dituzte lanpostuari dagozkion eskubideak eta betebeharrak, hots, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), eta sailkatuta geldituko dira ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan, foru lege horretan ezarritako mailen artetik.

1.3. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginean eta Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan B mailari dagokion ordainsaria izanen dute lanpostuek, bai eta Valtierrako Udaleko plantilla organikoan jasotzen diren osagarriak ere, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie.

1.4. Lanaldi osoa bete beharko da, zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.5. Gainditzen dutenekin zerrenda bat eginen da, lehen-lehenik, deialdiko lanpostua betetzeko, hautatuak diren izangaiek lanpostua betetzen ez ote duten; eta, bigarrenik, itxaron zerrenda eratzeko, Udalak etorkizunean aldi baterako kontratuak egin behar ote dituen. Halakoetan, hautaprobak gainditu dituzten izangaien arteko puntuazio ordenari hertsiki lotuz eginen da kontratazioa.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozesu hau gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Betekizunak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izan behar da: Espainiako herritarra izan behar da, edo Europar Batasuneko beste estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa; orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, baldin 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

4.–Eskabideak, tasak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Valtierrako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira. Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 20,00 euroko tasa ordaindu beharko da. Tasa hori ordaintzeko, Valtierrako Udalaren edozein kontu zenbakitan sartu beharko da dirua. Hona hemen: Nafarroako Rural Kutxa: ES27 3008 0016 1707 0103 6725; edo Caixabanken: ES12 2100 5009 6921 0011 2750.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek telematikoki aurkeztu beharko dute dokumentazio hau, kasuaren arabera:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Eskatutako ikasketen tituluaren fotokopia, egiaztatu ahal izateko jatorrizko agiriarekin batera aurkeztuko baita, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 20,00 euroko tasa ordaindu izanaren frogagiria.

Lehiaketaldian alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien kopiak geroago aurkeztu beharko dituzte bakar-bakarrik oposizioaldia gainditu dutenek, oinarri hauen 7.2.7 apartatuan adierazitako moduan aurkeztu ere.

4.5. Minusbaliotasunen bat dutenek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar ditzaketen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, haien beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da toki-erakundearen atarian, deialdiaren web fitxan. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten da non.

5.2. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoak beharko du elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko garaian sortzen diren gorabehera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila toki erakundearen deialdiaren web fitxan (deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztua).

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila deialdiaren web fitxan, toki erakundearen atarian.

6.2. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen deialdiaren web fitxan behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, ezaugarrien taulan zehazten den Interneteko helbidean.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzi ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan.

6.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, proba bat edo gehiago eginen dira, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

b) Merezimenduen balorazioko fase edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren puntu honen hirugarren apartatuan dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldia: 80 puntu.

7.2.1. Oposizioaldia baztertzailea izanen da, baina oposizioaldiko probak ez dira baztertzaileak izanen. Gainditzeko, 40 puntu lortu beharko dira.

7.2.2. Oposizioaldian, deialdiaren ezaugarrien taulan adierazitako probak egin beharko dira. Gerta liteke proba guztiak egun berean egin behar izatea.

7.2.3. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira probak egiteko eguna, tokia eta ordua. Egun bakarrean egiten ahalko dira deialdiaren ezaugarrien taulan aurreikusitako proba guztiak.

Halakorik bada, hurrengo probetarako deialdiak ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen deialdiaren web fitxan argitaratuko ditu epaimahaiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaldiko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

7.2.4. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.2.5. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

7.2.6. Deialdiaren ezaugarrien taulan zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, toki erakundearen deialdiaren web fitxan, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.2.7. Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten III. eranskinaren araberako autobalorazio inprimakia, behar bezala betea, eta merezimenduak justifikatzeko agirien kopiak, inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak baldin badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.3. Lehiaketaldia: 20 puntu.

7.3.1. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira: Merezimendu profesionalak: gehienez ere 20 puntu.

Administrazio publikoetan edo entitate pribatuetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 20 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Administrazio publikoetan arkitekto tekniko gisa emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren berezko zereginetan eta kategoria berean: 4 puntu urteko.

a.2) Publikoak ez diren entitateetan arkitekto tekniko gisa emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren berezko zereginetan eta kategoria berean: 2,5 puntu urteko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez 20 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, emanen da kasu bakoitzean handiena den puntuazioa.

7.3.2. Merezimenduak ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, baldin ez badira zerrendatzen, alegatzen eta frogatzen 7.2.7. oinarrian horretarako ezartzen den epea amaitzen den egunerako; nolanahi ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7.3.1. atalean merezimenduen atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

7.3.3. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaien behin-behineko puntuazioak, toki entitatearen deialdiaren web fitxan, eta bost egun balioduneko epea emanen da, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, bide telematikoz, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.

7.3.4. Behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean ebatzi ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak, toki entitatearen atariko deialdiaren fitxan.

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak jarraitzen badu, 7.3.1.a)1 apartatuan puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiek eginen duten berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen du prozesua gainditu dutenen zerrenda, toki entitatearen deialdiaren web fitxan, hautapen-prozesuan guztira eskuratu duten puntuazioaren arabera ordenaturik, eta, halaber, organo eskudunari igorriko dio, baldintzak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko izapideak egin daitezen.

8.–Baldintzak frogatzea.

8.1. Gainditu dutenen artean puntuaziorik handiena duenak eskuratuko du lanpostua, eta organo eskudunak hamar egun balioduneko epea irekiko du izangai horrek aurkez dezan dokumentazioa, honako baldintza hauek betetzen dituela egiaztatzeko:

a) Deialdiaren ezaugarrien taulan eskatzen den tituluaren kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Halakorik bada, indarkeriaren biktima diren emakumeen izaera baliarazi duten izangaiek hauetakoren bat aurkeztu beharko dute: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial. Halaber, izaera hori egiazta dezakete gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen txostenaren bidez.

9.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Epaimahaiak igorriko du, espediente osoarekin batera, izangaia izendatzeko edo kontratatzeko proposamena: puntuazio handiena lortu duen izangaia proposatuko da.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori toki erakundearen deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

9.2. Proposatzen den izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da kontratatu agiri horiek aurkezten ez dituen izangaia, ez eta deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzen ez duena ere, eta baliorik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe haren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsaren adjudikazioa eta jabetza hartzea.

10.1. Toki entitateko lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko da, lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, eta lanpostu hutsa adjudikatuko zaio.

10.2. Kontratazioak funtzionario bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

10.4. Hautatutako izangaia izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko da lanpostuaz.

10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak, toki erakundeko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

10.6. Lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangaiari, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Oposizio-lehiaketa bidez izapidetzekoa den prozedura honen ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko dira, aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz.

11.2. Deialdi honen ondoriozko hautapen-prozesuaren bidez eratzen den aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onetsiko da, eta toki entitatearen deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, toki entitatearen deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

13.–Datuen babesa.

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:

–Valtierrako Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak komunikatuko dira legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege-Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela gardentasunaren atarian argitaratzea, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2. f artikuluarekin.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz edo webgunearen bitartez, non informazio gehiago baitago eskura.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA–ARKITEKTO TEKNIKOAREN LANPOSTU HUTS BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA. EZAUGARRIEN TAULA

1.–Lanpostuaren identifikazioa.

LANPOSTUA

MAILA

LANALDIA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

Arkitekto teknikoa

B

Osoa

Arkitekto teknikoaren lanbidean jarduteko gaitzen duen unibertsitateko gradudun titulua edo Arkitektura Teknikoko unibertsitate titulua edo horien baliokidetzat hartutako beste bat

2.–Oposizioaldiko probak.

Oposizioaldia baztertzailea izanen da, baina oposizioaldiko probak ez dira baztertzaileak izanen. Gainditzeko, 40 puntu lortu beharko dira.

LEHENENGO PROBA

BIGARREN PROBA

Test motako 100 galderari –gehienez ere– erantzun beharko zaie idatziz, eranskin honen 3. puntuan agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena. Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik. Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba egiteko. Proba honetan gehienez ere 40 puntu lortzen ahalko dira. Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Eranskin honetako 3. puntuan jasotako gaiei buruzko kasu praktiko bat edo batzuk ebatzi beharko dira. Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba egiteko. Proba honetan gehienez ere 40 puntu lortzen ahalko dira.

3.–Gai-zerrenda.

Lehenengo proba eta bigarren proba:

–Zati orokorra:

1. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien partaidetza. I. kapitulua: "Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendua". II. kapitulua: Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea". V. titulua: "Jarduerak, zerbitzuak eta obrak". I. kapitulua: "Administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan". VI. titulua: "Kontratazioa".

2. gaia.–Administrazio publikoa eta sektore publikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean: Atariko titulua, I., II., III., IV. eta V. kapituluak.

3. gaia.–Administrazio egintzak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak. Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

4. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

–Zati berezia.

5. gaia–38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Eraikinaren betebehar tekniko eta administratiboak. Eraikuntzaren agenteak. Erantzukizunak eta bermeak.

6. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. I. titulua. Administrazio publikoen eskumenak. I. kapitulua. Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumenak. III. kapitulua. Administrazioen arteko harremanak. IV. kapitulua. Hirigintza-hitzarmenak. II. titulua. III. kapitulua. Udalen hirigintzako plangintza. III. titulua. Lurzoruaren hirigintza-araubidea. IV. titulua. Plangintzaren exekuzioa. V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina. VI. titulua. Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak. I. kapitulua. 1. atala. Udalaren lurzoru ondareak.

7. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzkoa: etxebizitza babestuaren kontzeptua, ezaugarriak eta tipologia, eta etxebizitza arloa sustatzeko jarduera publikoa. Etxebizitza babestuen sustapenetan parte hartu ahal izateko betebeharrak. Etxebizitzak eraiki, zaindu eta mantentzeko baldintzak. Mugapenak etxebizitza babestuak erabiltzeko, gozatzeko eta xedatzeko.

8. gaia.–142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena.

9. gaia.–1954ko abenduaren 16ko Legea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzkoa: II. titulua. Prozedura orokorra: Balio justua zehaztea. Ordainketa eta jabetza hartzea. Berandutzagatiko erantzukizuna.

10. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, suteen kontra babesteko instalazioen Erregelamendua onesten duena: xedapen orokorrak. Suteen kontra babesteko produktuak. Enpresa instalatzaileak eta mantentze-lanetakoak. Instalatzea, zerbitzuan jartzea eta mantentze-lanak egitea. Aldizkako ikuskapenak. I. eranskina. Suteen kontrako ekipamendu eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa.

11. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. I. zatia.

12. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Energia aurrezteko oinarrizko agiria (DB-HE).

13. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunaren oinarrizko agiria (DB-HS).

14. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Zaratatik babesteko oinarrizko agiria (DB-HR).

15. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Suteetarako oinarrizko segurtasun agiria (DB-SI).

16. gaia.–Eraikuntzaren Kode Teknikoa. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko oinarrizko segurtasun agiria (DB-SUA).

17. gaia.–1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Eraikuntza Lanetako Segurtasunari eta Osasunari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Segurtasunari eta osasunari buruzko azterketak. Laneko segurtasun eta osasun plana. Obra gauzatzen den bitartean, segurtasun eta osasun arloko koordinatzailearen betebeharrak. Gorabeheren liburua. Lanak etetea. Langileen eskubideak.

18. gaia.–Neurketak eta aurrekontuak. Egikaritze materialaren aurrekontua. Kontrataren aurrekontua. Guztirako aurrekontua. Egikaritutako obra-unitateen azken likidazioa.

19. gaia.–Obra baten antolaketa. Antolaketa motak. Denboraren eta kostuen kontrola. Gantt-en diagramak. Obra egikaritzeko plana.

20. gaia.–390/2021 Errege Dekretua, ekainaren 1ekoa, eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenaren oinarrizko prozedura onesten duena. 199/2013 Foru agindua, maiatzaren 30ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, eraikinen efizientzia energetikoari buruzko ziurtagirien erregistroa aldatzen duena. Eraikinen ziurtagiri energetikoa: eraikinen itxiturak, isolatzaileak, zubi termikoak, kondentsazio motak. Airearekiko iragazkortasuna eta infiltrazioak. Energia eskaria mugatzea eraikinetan. Energia-kalifikazioa. Aplikatzekoak diren programa informatikoak. Etiketa energetikoa. Aplikatu beharreko araudia.

26. gaia.–Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua, abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua.

22. gaia.– 393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, Larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabesari buruzko Oinarrizko Araua onesten duena Norbera babesteko plana eta haren prestaketa. Norbera babesteko planaren gutxieneko edukia.

23. gaia.–Uztailaren 23ko TMA/851/2021 Agindua, zeinaren bidez garatzen baita irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko baldintza oinarrizkoen agiri teknikoa, espazio publiko urbanizatuak eskuragarri eta erabilgarri egon daitezen.

24. gaia.–Valtierrako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) (1994ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa). 4. dokumentua. 4. kapitulua. Gutxieneko bizigarritasun baldintzak.

25. gaia.–Valtierrako hirigune historikoaren Barne Erreformako Plan Berezia (2011ko 138. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 12koa).

26. gaia.–Valtierrako Trafikori buruzko Udal Ordenantza (2010eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 18koa) eta haren aldaketa (2010eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 6koa).

34. gaia.–Terrazei buruzko Udal Ordenantza (2008ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 27koa) eta haren aldaketak (2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 19koa, eta 2016ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 26koa).

28. gaia.–Eraikinetako mantentze lanak: kontzeptu orokorrak. Eraikin bateko mantentze lanak programatzeko jarraibideak. Eraikin bateko mantentze lanen programa aplikatzeko jarraibideak. Mantentze lanen programa prestatzeko orduan kontuan hartu beharreko oinarrizko baldintzak.

29. gaia.–Airea girotzeko eta aireztatzeko instalazioak: galdarak eta erregai motak. Ur beroaren bidezko berokuntza: erradiadoreak, konbektoreak, zoru bero-emailea. Operazio tenperaturak, mugak. Hodi bakarreko sareak eta bi hodiko sareak. Erregulazio sistemak. Makina gelak. Tximiniak, ke-hodiak. Energia aurreztu eta optimizatzeko sistemak. Klimatizazio instalazio baten oinarrizko eskema. Klimatizazioa: hotza bakarrik, eta beroa bakarrik. Berokuntza punpak. Hotz zikloa. Beroa sortzea. Klimatizazio zentralizatua. Hozteko makina hezeak eta idorrak. Instalazio zentralizatu bateko klimatizagailu baten deskribapena: iragazkiak, bero eta hotz bateriak, hezetzea. Airea banatzeko ekipamendu autonomoak. Mantentze-lanak.

30. gaia.–Esparruak egurastea. Motak eta erabilerak. Naturala eta bortxatua. Banakakoa eta zentralizatua. Abantailak eta desabantailak. Lokal berezien aireberritzea (komunak, ordenagailu gelak, bulegoak eta abar). Mantentze-lanak.

VALTIERRAKO UDALEAN ARKITEKTO TEKNIKOAREN LANPOSTUA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEA

I. DATU PERTSONALAK

Deiturak eta izena: _______________________________________NAN: ______________________

Helbidea: ____________________________________________Telefonoa: ____________________

Helbide elektronikoa: ______________________________________________________________

II. ADITZERA EMATEN DUT

Ordaindu dudala azterketa eskubideengatik dagokion kopurua (20 euro), eta eskabidearekin batera aurkezten dudala ordainketaren frogagiria.

–Desgaitasuna (hala badagokio): Desgaitasuna aitortua dudala, % _______(e)koa, eta desgaitasunaren ziurtagiria aurkezten dudala. Horregatik, hain zuzen, eskatzen dut: (adierazi egokia dena)

  • Denboraren egokitzapena, zehazki: _______
  • Bitartekoen egokitzapena, zehazki: _______

III. ADIERAZTEN DUT

1.–Betetzen ditudala deialdiaren oinarrietan hautapen-prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak guztiak.

2.–Ez nagoela kondenatua dolozko delitu bat dela kausa, ez eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ere, eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoetan aritzeko.

3.–Ez dudala indarreko xedapenetan ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasunerako berariazko kausarik.

4.–Alegatutako merezimenduak eta haien frogagiriak errealitatearen isla zehatza direla.

ESKATZEN DUT eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela.

Eguna eta sinadura

III. ERANSKINA–MEREZIMENDUEN AUTOBALORAZIORAKO AGIRIA

I. DATU PERTSONALAK

Deiturak eta izena: ______________________________________NAN: ______________________

Helbidea: ____________________________________________Telefonoa: ____________________

Helbide elektronikoa: ______________________________________________________________

II. ALEGATUTAKO MEREZIMENDUAK

Merezimendu profesionalak: gehienez ere 20 puntu.

a.1) Administrazio publikoetan arkitekto tekniko gisa emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren berezko zereginetan eta kategoria berean: 4 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Publikoak ez diren entitateetan arkitekto tekniko gisa emandako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren berezko zereginetan eta kategoria berean: 2,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

IZANGAIAK BETE BEHARREKOA

EPAIMAHAIAK BETE BEHARREKOA

a.1) Administrazio publikoetan arkitekto tekniko gisa emandako zerbitzuak: 4 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Administrazio publikoa

(zehaztu lanpostuak, epealdiak eta administrazioa)

Izangaiaren puntuazioa

Esleitutako
puntuazioa

Ez baloratzeko arrazoia
(hala badagokio)

Administrazio publikoa:

Lanpostua:

Epealdia:

a.2) Publikoak ez diren entitateetan arkitekto tekniko gisa emandako zerbitzuak: 2,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Administrazio publikoa:

Lanpostua:

Epealdia:

BALORAZIOA, GUZTIRA

IZANGAIAREN PUNTUAZIOA, GUZTIRA

EPAIMAHAIAREN PUNTUAZIOA, GUZTIRA

Behean sinatzen duen pertsonak, bere erantzukizunpean ADIERAZTEN DU egiazkoak direla autobalorazio eredu honetan jasotako datuak, alegatutako merezimenduak egiaztatuta daudela erantsitako dokumentazioarekin, deialdiaren oinarrietan eskatutakoaren arabera, eta bere autobalorazioko puntuazioa inprimaki honetako "IZANGAIAREN PUNTUAZIOA, GUZTIRA" laukian agertzen dena dela.

Eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: L2315505