2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
23-1449 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen kontra: deialdia, Udaltzaingoko inspektoreen zortzi plaza betetzeko
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 27an hartutako erabaki baten bidez (10/SG), deialdi hau onetsi zuen: deialdia, Udaltzaingoan 8 inspektore lanpostu betetzeko. Argitaratu zen 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16an. Berraztertzeko errekurtso bat jarri zen deialdi horren oinarriei buruz, eta isilbidez ezetsi zen. Bada, Gustavo Barac Lausin Sisok gora jotzeko errekurtso bat jarri du ezespen horren kontra Nafarroako Administrazio Auzitegian.
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2315566