2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Xehetasun-azterketa, honako honi buruzkoa: 6.1, 6.2 eta 7. lurzatiak, Sanduzelaiko antolamendu-unitate xehatuko plan berezian. Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urriaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 30-OCT-23 (5/UV).
«Ikusirik Valor Residencial SLk aurkeztutako xehetasun-azterketa, honako honi buruzkoa: 6.1, 6.2 eta 7. lurzatiak, Sanduzelaiko antolamendu-unitate xehatuko plan berezian; eta jarraikiz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren txostenari eta Hirigintzako gerentearen albokoaren txostenari (biak ere 2023ko urriaren 20koak),
ERABAKI DA:
1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, honako honi buruzkoa: 6.1, 6.2 eta 7. lurzatiak, Sanduzelaiko antolamendu-unitate xehatuko plan berezian. Valor Residencial SLk sustatu du, eta helburu du konposizio- eta bolumen-baldintzak aldatzea indarreko plan berezian, aukera izan dadin terraza bizigarriak sortzeko etxebizitzetan, betiere eraikigarritasunik galdu gabe. Sustatzaileari ohartarazten zaio: behin betiko onets dadin, zuzendu beharko dira planoetan adierazitako koordenatuak, "X" eta "Y" nahasi baitira.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitaratzea hemengo egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.
3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Valor Residencial SLri».
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Iruñean, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2315575