238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Dirulaguntzen deialdi publikoa, 2023an kultura, kirol eta festa jarduerak egiteko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 726712.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/726712).

1. Xedea.

Deialdi honek xede du dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoainen diren talde guztien ekintza eta jarduerak sustatu eta sostengatzeko, 2023an kultur, kirol eta festa jarduerak egin badituzte.

2. Laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak.

Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan edo Nafarroako Gobernu Elkarteen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

Irabazi-asmorik ez izatea.

Egoitza soziala eta fiskala Antsoaingo udalerrian izatea.

Kultur, kirol eta festa jarduerak eta diruz lagundu beharreko proiektuak Antsoaingo udal-mugartean gauzatzea.

Salbuespenez, egoitza sozial eta fiskala Antsoainen ez duten legez eratutako entitate, elkarte edo erakundeen proiektuak baloratuko dira, baldin eta diruz lagundu beharreko proiektuak Antsoaingo udal-mugartean gauzatzen badira.

Eguneraturik izatea zerga- eta tributu-betebeharrak Nafarroako Gobernuarekin eta Gizarte Segurantzarekin, eta tributu-betebeharrak Antsoaingo Udalarekin.

Antsoaingo udal-mugartean aplikatu beharreko araudi guztia betetzea.

3. Eskabidea eta justifikatzeko memoria aurkezteko epea eta tokia.

Eskabidea eta justifikatzeko memoria aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatu ondoren garatzen diren jarduerak gainerako jarduerekin batera eskatu beharko dira, baina horien gastuak 2024ko urtarrilaren 15a arte justifikatzen ahalko dira.

Epe horiek luzaezinak izanen dira.

Deialdi publiko hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratuko da, eta bere laburpena, berriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Interesdunek honela aurkeztu beharko dute eskabidea, behar bezala beteta:

–Telematikoki, udalaren egoitza elektronikoaren bitartez: https://sedeelectronica.ansoain.es/default.aspx.

–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara.

Antsoainen, 2023ko azaroaren 13an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2316024