238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa, Udal Planeko AR2 banaketa eremuko F1 eta F2 lurzatietan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Agoizko Udal Planeko AR2 banaketa eremuko F1 eta F2 lurzatiak elkartzeko xehetasun-azterketa; Carlos Bermejo Gardek sustatu du, eta Santiago Iribarren Santesteban eta Miguel Ángel Zabala Iraurgui goi-mailako arkitektoek idatzi eta sinatu dute proiektu teknikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2315668