2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
23-01811 gora jotzeko errekurtsoa, hizpide dituena alegazioak ezetsi izana eta behin betiko onetsi izana Iratxeta Leozko U.E.1, U.E.2 eta U.E.10 unitateen mugatze berria eta U.E.1 unitatearen antolamendu xehatua
Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruaren probidentzia baten bidez udalbatza honi igorri zitzaion 23-01811 gora jotzeko errekurtsoa, María Carmen Unanue Ugaldek eta María Jesús Guillén Goñik jarria, Udaleko osoko bilkurak 2023ko uztailaren 26an hartutako erabaki baten kontra, zeinak alegazioak ezesten baitzituen eta behin betiko onetsi baitzituen Iratxeta Leozko U.E.1, U.E.2 eta U.E.10 unitateen mugatze berria eta U.E.1 unitatearen antolamendu xehatua. Bada, hori dena ikusirik, Alkatetzaren azaroaren 6ko 2023-0161 Ebazpenaren bidez,
AGINTZEN DUT:
1. Administrazio espedientearen kopia igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari, osorik, folioduna eta autentifikaturik.
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Udalaren iragarki-taula fisikoan eta digitalean ere, pertsonak edo entitateak Epaitegi honetan ager daitezen, hamar egun balioduneko epean, errekurtso egilearen nahikundeei kontra egin nahi badiete, baldin eta beren eskubide edo interes bidezkoak ukitzen ahal badira errekurtso egilearen nahikariak baietsiz gero.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Iratxetan (Leotz), 2023ko azaroaren 6an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2315694