238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalbatzak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko azaroaren 2ko Osoko Bilkuran:

PLE 02-NOV-23 (4/CP).

«IKUSIRIK, EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek Ikerketa Batzordeen figura sartzeko Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoa aldatzeko eginiko arau-proposamena, eta espedientean jasota dauden agiriekin bat, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren Osoko Bilkuraren Erregelamendu Organikoaren aldaketa, erabaki honen eranskin gisa gehitzen dena.

2.–Espedientea jendaurrean jartzea, hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udaleko iragarki-oholean iragarri ondoren, bai eta Udalaren webgunearen bidez zabaltzea ere, hogeita hamar eguneko epean, auzotarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egiteko aukera izan ditzaten.

3.–Hala ere, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa izanen da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egin ez bada, eta inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.»

Espedientea ikusgai dago Iruñeko Udalaren iragarki-oholean eta Udalaren webgunean.

Iruñean, 2023ko azaroaren 9an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillen.

Iragarkiaren kodea: L2315990