3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04605 (NL/--). Jendaurreko informazioa.
Ur aprobetxamendurako eskaera Leitzan
Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.
Eskatzailea: Martín José Zabaleta Cestau.
Ibaiaren edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.
Eskatutako emaria: 0,001 l/s.
Tokia: Sakulu auzoa.
Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).
Xedea: abeltzaintzarako eta etxeko erabilerak, pertsonen kontsumorik gabe.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Ura 5 metroko hodi baten bidez hartzen da. Hodi hori 200 litroko biltegi batekin konektatuta dago, eta bertatik 60 metroko luzerako hodi bat abiatzen da txabola bateraino. Txabola horretan maila-buiak dituzten askak daude oiloentzat. Txabolan garbiketarako mahuka bat dago.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko urriaren 26an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua, Noemí López Fernández. (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Iragarkiaren kodea: E2315645