2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko udaltzaingoan 8 inspektore lanpostu betetzeko. Deialdia bertan behera uztea
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak honako Erabaki hau hartu zuen 2023ko urriaren 30ean:
«Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko otsailaren 27an hartutako Erabakiren bidez onetsi zuen Iruñeko Udaltzaingoko 8 inspektore lanpostu betetzeko deialdia (laburpena 2023ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 16koan).
Eta Giza Baliabideetako zuzendariak 2023ko ekainaren 19an emandako Ebazpenaren bidez izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zuen (laburpena 2023ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29koan).
Nafarroako Administrazio Auzitegian gora jotzeko errekurtsoa jarri da deialdia onesten duen 2023ko otsailaren 27ko Erabakiaren aurka, eta baldintzen 3. oinarria aldatzeko eskatu da, ez duelako betetzen Nafarroako Polizien 23/2018 Foru Legearen 40. artikulua.
Ikusirik espedientean dagoen txosten juridikoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren ebazpena jakin arte prozesua bertan behera uztea proposatzen duena, izan ere, prozedura ebazteko ezinbestekoa baita Nafarroako Administrazio Auzitegiak aldez aurretik erabakia hartzea; uste baita errekurtsoa baiesteak deialdia aldatu behar izatea ekarriko lukeela, eta, ondorioz, berriz argitaratu behar izatea eta eskaerak aurkezteko beste epe bat ezartzea,
ERABAKI DA:
1. Bertan behera uztea Iruñeko Udaltzaingoko 8 inspektore lanpostu betetzeko deialdia, aipatutako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi arte.
2. Honako Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren 2023ko ekainaren 19ko ebazpenean jasota dauden izangai onartu eta baztertuei jakinaraztea.»
Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko Idazkaria, Carlos Salvador Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2315590