2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Herri-lurren aldi baterako lagapena eta okupazioa, baliabidea ustiatzeko C atalean ("Orokieta 3.318-II"). Jendaurreko informazioa
Ultzamako Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen, besteak beste, aldekoa izanik udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea espediente hau: "Ultzamako Udalaren herri-lurren aldi baterako lagapena eta okupazioa, baliabidea ustiatzeko C atalean ("Orokieta 3.318-II"), Ofita Navarra SAren alde". Orobat, hasiera batez onesten da espediente horretako dokumentazioa (txosten juridikoa, baldintza-agiria, planoak, dokumentazio grafikoa, ziurtagiriak, txosten teknikoak etab.) eta aurreko guztia izapidetzea, jarraikiz aplikatzekoa den araudiari, lehen aipatu baita.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea, 15 egun baliodunean, behar diren iragarkiak argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Ondasunei buruzko Erregelamendua). Alegaziorik egiten ez bada, espedientearen hasierako onespena behin betiko onespen bihurtuko da, eta Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dadin.
Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko aldia iraganik, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko onespena eman dakion. Azkenik, errentamendu kontratu bat edo erabilera lagatze kontratu bat eginen da, Ultzamako Udalaren eta enpresa eskatzailearen edo kontzesionarioaren artean.
Laugarrena.–Erabaki hau igortzea enpresa eskatzaile edo lagapen-hartzaileari, hots, Ofita Navarra SAri (IFK: A/31-007024, helbidea hau baitu: Errekaldea industrialdea, H kalea, 31191, Beriain, Nafarroa).
Larraintzarren (Ultzama), 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2315589