2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Laburpena, dirulaguntzen deialdi honena: gizarte laguntzak, norgehiagokako araubidean eman beharrekoak, desgaitasuna duten Burlatako herritarrak 2023an zentro okupazionaletara lagundutako garraioan eramateko
DDBN (identifikazioa): 724747.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/724747).
Burlatako Udalak, Gobernu Batzarraren 2023ko urriaren 26ko erabakiaren bitartez, onetsi zuen norgehiagokako araubidean dirulaguntzak emateko deialdi publiko bat, adimen-desgaitasuna duten herritarrak 2023an egunero zentro okupazionaletara lagundutako garraioan joateko.
Onuradunak eta xedea: laguntza hauen xedea da %33ko edo gehiagoko adimen-desgaitasuna duten Burlatako herritarren joan-etorriak erraztea, baldin lagundutako garraioa erabili behar badute zentro okupazionalera joateko.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 724747) eta Udalaren web-orrian (www.burlada.es).
Betebeharrak: dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:
a) Burlatako herrian egiazki bizitzea eta bertako udalerrian erroldatua egotea eskabidea aurkeztean, eta Udalaren erroldan alta emanda egotea laguntza hartzen den bitartean.
b) %33ko edo gehiagoko adimen-desgaitasuna izatea, eta horrela egiaztatzea Desgaitasun mailari buruzko ziurtagiri ofizialaren bidez (1971/1999 Errege Dekretuko baremoa).
c) Zentro okupazionalera ohikotasunez joatea.
d) Estatuko, foruko eta tokiko administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eguneratuta izatea.
e) Ezin dira izan pertsona edo erakunde onuradun edo erakunde laguntzaile, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan araututako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Laguntzen zenbatekoa: guztira justifikatuko kostuaren %75 izanen da diruz lagungarria; gainerako %25 erabiltzailearen kontura geldituko da.
Deialdi honetarako kreditua: 3.500,00 euro, Udalaren aurrekontu arruntaren 23181 4800001 partidaren kargura.
Dirulaguntzak emateko baldintza izanen da indarrean den aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.
Burlatan, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2315593