238. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, kiroletako teknikari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren azaroaren 6ko 2745/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda honako deialdi honetan: deialdia, kiroletako teknikari-ofizialaren lanpostuan (C maila / taldearekin parekatua) aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko, bata prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko. Oinarri horiek 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 18an.

Alkatetzaren irailaren 8ko 1946/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako behin-behineko zerrendan akatsak zuzentzeko epea buruturik, ebatzi da:

Lehena.–Deialdiaren IV. oinarriko 2.1 apartatuan ezarritakoarekin bat, aipatu deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:

PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAKO EGOERAN JARDUTEKO IZANGAIAK

Izangai onartuak: Bat ere ez.

ALDI BATERAKO KONTRATAZIORAKO IZANGAIAK

Izangai onartuak:

1.–ARRIAZU GARCÍA, ISMAEL

2.–CARCAVILLA SANTOS, DIEGO

3.–CARRILLO HERNÁNDEZ, DIEGO

4.–CORNAGO DÍAZ, ADAIA

5.–EL KARF ESSAFI, ACHRAF

6.–FERNÁNDEZ JIMÉNEZ, DAVID

7.–GIL VIDORRETA, IÑIGO

8.–MARTÍNEZ BALLARÍN, IVÁN

9.–MARTÍNEZ JIMÉNEZ, IBAI

Bigarrena.–Onartutako izangaiei jakinarazten zaie ezen, deialdia arautzen duen 4.1 oinarriarekin bat, ariketa, eginen dela 2023ko azaroaren 27an, astelehena, 10:00etan, Rúa zentro zibikoan (Rúa kalea 33, Tutera).

Ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena, edo epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira iragarritako data, ordu eta tokietan agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2023ko azaroaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2315733