169. ALDIZKARIA - 2020kouztailaren31

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

47/2020 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

48/2020 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.

49/2020 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

50/2020 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, José Ramón Mora Martínez jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena.

76/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 6koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen dira ekainaren 20ko 85/2018, 86/2018, 87/2018 eta 88/2018 foru aginduak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarenak, zeinek ezartzen baitituzte, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizainen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuten lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik.

4408/2020 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Gemma Urralburu Alcate andrea Santo Domingo zahar etxeko zuzendari izendatzen duena bitarte baterako. Zahar etxe hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikita dago.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

581E/2020 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla lanpostu batzuk, deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, lekualdatzearen bidez bete daitezen 2 lanpostu Analisi Klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialista izateko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

1074/2020 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostu bat betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

1086/2020 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, izangaien zerrenda bat osatzeko hautaprobetarako deia egiten da, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko ikerketa proiektu hau garatzeko: “BREATHALYSER”.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 758/2020 Ebazpenaren aurka eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 759/2020 Ebazpenaren aurka. 758/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bitartez, suhiltzaile-peoi laguntzailearen lanpostuetan aritzeko, eta 759/2020 Ebazpenaren bidez, berriz, deialdi bat onetsi zen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bitartez, suhiltzaile-gidari laguntzailearen lanpostuetan aritzeko.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia ebazpen honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Hautaketa eta Irakasle Lanpostuak Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 30eko 50/2020 Ebazpena, Hautaketa eta Irakasle Lanpostuak Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 14ko 58/2020 Ebazpenak zuzendua.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

18/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Tuterako Lourdes auzoko 27 ataritarako.

73E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Baztango udal planean aldaketa egituratzaile bat egiteko espedientea, Kintoako hirigintza arau partikularren 13. artikuluari eragiten diona (basolurrak). Sustatzailea Argintzu artzaintza-elkartea da.

57E/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batean onesten baita xehetasun-azterketa bat “Belagua ikasle-egoitzako dorreak” handitzeko. Jarduketa hori kokatzen da Nafarroako Unibertsitatearen Campusa Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-2 unitatean. Sustatzailea Belagua ikasle-egoitza da.

58E/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, hasiera batez onesten duena Sarrigurengo Ekohiria udalez gaindiko plan sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.1 lurzatiko A.1b moduluaren xehetasun azterketa, NASUINSAk sustatua.

61E/2020 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez xedatzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila martxoaren 13ko 37E/2020 Foru Agindua, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Murillo el Frutoko Udal Plan Orokorra aldatzeko espedientea, baratzeetako eremuko (La Tranca eta El Amplo parajeak) lurzoru urbanizaezinaren kategoriari eta Hirigintzako Araudi Partikularraren 117. artikuluari (lanabesak gordetzeko etxolak) dagokiena. Sustatzailea Murillo el Frutoko Udala da.

62E/2020 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, “Sarrigurengo Ekohiria” Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa hasiera batez onesten duena. Aldaketak O7 Ordenantza (“Etxarteko Etxebizitzak”) eta 7.3 unitate morfologikoa ukitzen ditu. Sustatzaileak Rocío Murga García eta Jesús Ignacio Diego Pereda dira.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3E/2020 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden entitateei eta Nafarroako gazteen beste entitate batzuei dirulaguntzak emateko deialdia, gazteriaren arloko programak garatzeko eta ekipamendua erosteko 2020an. DDBN identifikazioa: 512060.

11/2020 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita, toki entitateek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2020. urtean, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan. DDBN identifikazioa: 507541.

317/2020 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Plana (10.000 biztanletik beherako udalerriak-Despopulazioari aurre egitea)” izenekoaren udalerri onuradunak, haietako bakoitzak jasoko duen diru kopurua, eta plan horren exekuzioa zuzendu behar duten baldintza arautzaileak.

137E/2020 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntza honen deialdia onesten baita: “Enpresei hasierako gastuetarako laguntzak emateko 2020ko deialdia”. DDBN identifikazioa: 508070.

1.7. BESTELAKOAK

56/2020 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SLU izendatzen duena nodoko solaskide bakar 400 kV-eko Muruarte azpiestazioko posizio berri batean (sortutako energia berriztagarria ebakuatzeko 1. posizioa).

110/2020 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, hasiera ematen diona espediente honi: Torralba del Rioko eta Mirafuentesko abelbideetako mugarriak sailkatzea eta berritzea eta haien inbentarioa egitea; mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea 20. iraganbide tartean, 8. adarrean eta 11. adarrean Lodosan, Imas-Iratxe altxonbidean, Los Arcosen, eta 13. iraganbidean Sesman; eta altxonbidea sailkatzea Muesen (Cabrega) eta Mendazan (Ubago).

157E/2020 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzea. Titularra Jaime Arriazu Lopez da, eta instalazioa Beriaingo udal-mugartean dago.

160E/2020 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Martzillako udal-mugartean edari freskagarriak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratua ofizioz berrikusten duena. Instalazioaren titularra Refresco Iberia SAU da.

161E/2020 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita aldaketa nabarmena egitea ibilgailuetarako motelgailuak fabrikatzen dituen instalazio batean. Instalazioa Los Arcosko udal-mugartean dago, eta haren titularra KYB Advanced Manufacturing Spain SAU da.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berraztertzeko espedientea, Granja Dos Hermanas SAk sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Zinegotzi ordezkarien izendapena

1/2020 aurrekontu-aldaketa

ARANGUREN

Aldaketa, Animaliak edukitzeari buruzko Udalaren osasun eta babes ordenantzan. Hasierako onespena

Ordenantza, Larrialdi sozialean dauden pertsonentzako edo familientzako prestazio ekonomikoak arautzen dituena.
Hasierako onespena

ARATZURI

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

ARTAZU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa-Egoitza
elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

AZAGRA

UE 11 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

BAKAIKU

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

BASABURUA

Herriko ehiza-barrutia eratzeko proiektua.
Jendaurrean jartzea

BERASKOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

BERRIOBEITI

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzena.
Laburpena 2020-2021 ikasturtea

BUÑUEL

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak
arautzen dituen ordenantza fiskalean: 6. artikuluaren aldaketa partziala eta xedapen iragankorrak gehitzea.
Hasierako onespena

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ZIRAUKI

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

LIZARRA

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

ETXALAR

Usategien enkantea

ELIZAGORRIA

Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua enkantean

LEGARDA

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

LEOTZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

ELO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

MURCHANTE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

OBANOS

Obanosko mediku-kontsultategia handitzeko
eta berritzeko obrak 2020. Eskudantziak eskuordetzea

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

OLORITZ

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

GARES

Ordenantza, Tutoretzapeko apartamentuak eskuratzeko eta erabiltzeko arauak ezartzen dituena. Behin betiko onespena

UXUE

2020ko aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketak.
Hasierako onespena

UNTZITI

Jarduera-lizentzia.
Eskaera

UTERGA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, UO-10 unitaterako.
Hasierako onespena

EGUESIBAR

Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Eguesko 1. sektoreko AR.1 plan partzialaren eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Mugikortasuna eta trafikoa
arautzen dituen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudiaren
42. eta 99. artikuluetan. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-2 unitate morfologikoan. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa, Ardoi sektoreko H-1 unitate morfologikoko H-1A eta H-1B lurzatietan. Behin betiko onespena

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

112/2016 prozedura arrunta