169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Cintruenigoko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko ekainaren 30ean, 2020/0129 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa.

“Alkatetzaren ebazpena.

Oscar Bea Trincado, Cintruenigoko (Nafarroa) Udaleko alkatea.

2020ko uztailaren 14tik 24ra herritik kanpo egonen naizenez,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko lehen alkateorde Casto Alvero Gonzalezen esku uztea, 2020ko uztailaren 14tik 24ra bitartean, biak barne.

2. Eskuordetze hau lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

4. Eskuordetze honek 2020ko uztailaren 14tik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu behar da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2006965