169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4408/2020 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Gemma Urralburu Alcate andrea Santo Domingo zahar etxeko zuzendari izendatzen duena bitarte baterako. Zahar etxe hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikita dago.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluko o) letrak erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena izendatzeko eta kargutik kentzeko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako egoitzetako zuzendariak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren. Estatutu horiek azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, bat etorriz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuarekin (haren bidez zehaztu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak) eta azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuarekin (haren bidez onetsi ziren Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Gemma Urralburu Alcate andrea Santo Domingo zahar etxeko zuzendari izendatzea bitarte baterako. Zahar etxe hori Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxikita dago.

2. Ebazpen honek 2020ko uztailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Osasun Departamentura, Santo Domingo zahar etxeko Zuzendaritzara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzara, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Bulegora.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 16an–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea (zuzendari kudeatzailea ez dagoenez; 172/2015 Foru Dekretua, irailaren 3koa), Carlos Arana Aicua.

Iragarkiaren kodea: F2007636