169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2020ko aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketak.
Hasierako onespena

Uxueko Udalak, 2020ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontuko 1., 2. eta 3. aldaketei buruzko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horrek garatzen du, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Uxuen, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2007176