169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena.

Onetsitako ordenantza fiskala jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada aurreko puntuan aipatutako epean, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, horrekin batera behin betiko testua ere argitaratuz.

Legardan, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2007170