169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

57E/2020 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batean onesten baita xehetasun-azterketa bat “Belagua ikasle-egoitzako dorreak” handitzeko. Jarduketa hori kokatzen da Nafarroako Unibertsitatearen Campusa Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-2 unitatean. Sustatzailea Belagua ikasle-egoitza da.

Espedientearen xedea da zehaztea Belagua ikasle-egoitzako dorreetan egin nahi diren berritze funtzionaleko eta energia-efizientziako jarduketek dakartzaten lerrokadurak eta sestrak, bereziki hauek: dorreen oinplanoko azalera handitzeak eta dorre horiek beheko solairuan eta sotoan lotzen dituen eraikin berri batek sortutakoak.

Eremu horretan indarrean dago Nafarroako Unibertsitateko Campusaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala, zeina onetsi baitzen Nafarroako Gobernuak 1990eko uztailaren 31n hartutako Erabakiaren bidez (1990eko abuztuaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), baita haren aldaketak ere, Nafarroako Gobernuak 2002ko uztailaren 22an eta 2003ko abenduaren 15eko erabakien bidez onetsiak.

Hirigintza antolamendurako tresna honek determinazio batzuk aldatzen ditu Nafarroako Unibertsitatearen Campusa Udalez gaindiko Plan Sektorialaren antolamendu xehatuaren gainean. Jarduketaren tramitazioari eta xedeari dagokienez, betetzen da hirigintza arloko legedian ezarritakoa, hots, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 63. artikulua (zeina onetsi baitzen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez) eta Udalez gaindiko Plan Sektorialaren hirigintza-araudiaren 7. apartatua.

Udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna denez, xehetasun azterketa hau tramitatzea eta onestea dagokio Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, aplikatuz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko ekainaren 25eko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batean onestea xehetasun-azterketa “Belagua ikasle-egoitzako dorreak” handitzeko. Jarduketa hori kokatzen da Nafarroako Unibertsitatearen Campusa Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-2 unitatean. Sustatzailea Belagua ikasle-egoitza da.

2. Espedientea ebazteko, espedientean jasotako dokumentazioa zuzendu beharko da, honela: hirigintza-zerbitzuen sareak elkartzen direla justifikatu beharko da, eta hala badagokio, zehaztu eta osatuko dira zerbitzuen eta sarbideen harguneak, aurreikusitako azalera handitzeko.

3. Urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuak indarra hartu zuen unean tramitazio fasean zeuden planeamendu tresnak, behin betiko onetsi baino lehen, foru dekretuan ezarritako aginduetara moldatu behar dira. Foru dekretu horren bidez arautu zen Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua.

COVID-19aren ondoriozko osasun krisia kudeatzeko xedez alarma egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren luzapenak bukatu direnez, 253/2020 Foru Dekretuak 2020ko abuztuaren 22an hartuko du indarra.

4. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Horretarako, espedientea www.ExposicionPublicaOT.navarra.es web-orrian kontsultatzen ahalko da, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi beste alegazio aurkeztea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2007084