169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2020ko uztailaren 15ean, José Manuel García Aróstegui alkate udalburuak jarraian osorik ematen den ebazpena eman zuen.

Bat etorriz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluarekin eta harekin bat heldu direnekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Francisco Javier Mateo Zabalzaren esku uztea Alkatetza honi dagozkion eskumenak 2020ko uztailaren 25etik abuztuaren 15era arte, biak barne.

2. Honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, 2020ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2008130