169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzena.
Laburpena 2020-2021 ikasturtea

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 51333.

1. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da ikastetxeetan 2020-2021 ikasturterako jateko dirulaguntzak (jantokiko bekak) emateko prozedura ezartzea.

2. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Berriobeitiko udaletxean, ordua aldez aurretik eskatua. Emanen zaien eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasi eta 2020ko abuztuaren 28an bukatuko da, bi egun horiek barne direla.

3. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabideei agiri hauek erantsi beharko zaizkie:

a) Eskaera betea, Udalaren webgunean eta Herritarrentzako Arretarako Bulegoan emanen den eredu normalizatuarekin bat. Gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat jarri beharko da.

b) Aurreko urteko (2019) errenta aitorpenaren kopia.

c) Hitzarmen arauemailea edo banaketa edo dibortzio epaia.

d) Desgaitasunaren ziurtagiria, baldin familia unitateko kideren batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua badu.

Udalak ofizioz egiaztatuko ditu erroldatzea eta Udalarekiko zorrei dagokien egoera. Ofizioz egiaztatuko da Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera, laguntza eman aurretik.

Halaber, Udalak eskatzen ahalko dizkio eskatzaileari edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Berriobeitin, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Raul Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2006935