169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratua berraztertzeko espedientea, Granja Dos Hermanas SAk sustatua.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamenduaren 15. artikuluan (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onetsia) xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), baita behean adierazitako Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen

kodea

0001-0052-2020-000007

Unitate

kudeatzailea

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Telefonoa

848426254-848427587

Helbide

elektronikoa

autprema@navarra.es

Instalazioa

Ugalketarako zerramen instalazioa

Sailkapena

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea

2B / 9.1 d)

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua

9.3.c)

Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua

6.6.c)

Abenduaren 9ko 21/2013 Legea

I. eranskina / 1. taldea

Titularra

GRANJA DOS HERMANAS SA

Tokia

8. poligonoa, 248., 308., 249. eta 241. lurzatiak (Montehermoso alderdia, Etxarren)

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 593.526,000 eta Y: 4.752.858,000

Udalerria

ARAKIL

Proiektua

TEOei buruzko ondorioen gaineko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakiari egokitzeko baimena emateko baldintzak berrikustea (Zentroa-Etxarren)

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak

aurkezteko

organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa

kontsultatzeko

Interneteko

helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Proyectos+en+informacion+publica+AAI.htm

Iruñean, 2020ko uztailaren 16an.–Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua, José Miguel Eseverri Anguiano, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren ordez, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 291E/2019 Ebazpenaren bidez.

Iragarkiaren kodea: F2007829