169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduarekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia).

XEDATZEN DUT:

Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain, 2020ko uztailaren 10etik abuztuaren 1era, biak barne, udalerritik kanpo izanen baita, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Leozko Udalbatzako alkateorde Celia Raquel Recalde Murilloren esku utzi dira haren eginkizunak.

Iratxetan (Leotz), 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2007171