169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Mugikortasuna eta trafikoa
arautzen dituen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen udal ordenantzan.

Delako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2007165