169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak
arautzen dituen ordenantza fiskalean: 6. artikuluaren aldaketa partziala eta xedapen iragankorrak gehitzea.
Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa hori.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2020ko uztailaren 3an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2007179