169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 758/2020 Ebazpenaren aurka eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 759/2020 Ebazpenaren aurka. 758/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bitartez, suhiltzaile-peoi laguntzailearen lanpostuetan aritzeko, eta 759/2020 Ebazpenaren bidez, berriz, deialdi bat onetsi zen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bitartez, suhiltzaile-gidari laguntzailearen lanpostuetan aritzeko.

Roberto Carrera Puerto jaunak eta Iñaki Armendáriz Gainza jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute deialdi hauetan: deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bitartez, suhiltzaile-peoi laguntzailearen lanpostuetan aritzeko (758/2020 Ebazpena, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana); eta deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bitartez, suhiltzaile-gidari laguntzailearen lanpostuetan aritzeko (759/2020 Ebazpena, martxoaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1. Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2020ko uztailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2007955