169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Herriko ehiza-barrutia eratzeko proiektua.
Jendaurrean jartzea

Basaburuko udalerria osatzen duten kontzejuek (Berueteko Kontzejuak izan ezik, bere ehiza-barrutia baitu), 2020ko ekainaren 22an egin batzarrean bildurik, erabaki zuten ehiza-barrutia eratzea Orokieta-Erbiti, Gartzaron, Igoa, Arrarats, Jauntsarats, Itsaso, Ihaben, Udabe-Beramendi eta Ilarregiko kontzejuetako lursailak eta Aizarozko dermioa hartzen dituena. Orobat, erabaki zen ehiza-barrutiaren iraupena 10 urtekoa izanen dela eta Basaburuko Udala izanen dela haren kudeatzailea.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hamabost egunean, zedarritu beharreko alderdietan lurrak dituztenek, epe horretan, aukera izan dezaten espresuki uko egiteko haien lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Basaburuan, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2006972