169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

76/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 6koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen dira ekainaren 20ko 85/2018, 86/2018, 87/2018 eta 88/2018 foru aginduak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarenak, zeinek ezartzen baitituzte, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizainen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuten lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik.

Abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legearen bitartez, osasun arloko langile diplomadunei —Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik— aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema ezartzen da, eta haren 6. artikuluan aurreikusita dago lanbide karreraren ebaluazio batzordeak eratzea. Batzorde horietan lau kide egonen dira; bi Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendatuko ditu, bat dagokion elkargo profesionalak, eta bestea enplegatuen esleipen alorreko langileen batzordeak izendatuko du.

Artikulu horretan xedatuta dago presidentetzan eta idazkaritzan Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendatutako bi kide egonen direla. Ebaluazio Batzordeko beste bi kideak, era berean, kasuan kasuko osasun arloko langile diplomadunen kolektiboaren barne egon beharko dira.

Bukatzeko, aipatu behar da abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legeak, bere testuan eta bere erregelamenduzko garapenean berariazko aurreikuspenik ezean, maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legean xedatutakora igortzen duela (horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema ezarri, eta finantzabiderako kreditu gehikuntza onesten da), bai eta maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legea garatzen duen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuan xedatutakora ere. Hala, ebaluazio batzordeetako kideen izendapenaren iraupenari dagokionez, ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikulua aplikatu behar da; horren arabera iraupena lau urtekoa izanen da, eta isilbidez luzatuko da izendapen gehiago egiten ez den bitartean.

Abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legeak osasun arloko langile diplomadunei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema ezartzen du. Lege hori betez, honako hauek eman ziren: 85/2018 Foru Agindua, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizainen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; 86/2018 Foru Agindua, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko fisioterapeuten lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; 87/2018 Foru Agindua, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko terapeuta okupazionalen lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik; eta 88/2018 Foru Agindua, ekainaren 20koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera, Osasun Departamentua eta haren erakunde autonomoak izan ezik.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren barne antolamendua dela-eta, aurreko paragrafoan jasotako batzordeen osaera aldatu behar da, eta horretarako, zuzendaritza nagusi honek kide berriak izendatuko ditu batzordeetarako.

Hala, abenduaren 21eko 23/2016 Foru Legea betez (zeinaren bidez ezartzen baita osasun arloko langile diplomadunei, Osasun Departamentuari eta haren erakunde autonomoei atxikita daudenei izan ezik, aplikatu beharreko lanbide karreraren sistema), eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskurantzak zehazten dituenak, ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINTZEN DUT:

1. Erizainen, fisioterapeuten, terapeuta okupazionalen eta logopeden lanbide karreraren ebaluazio batzordeetako presidente izendatzea Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko Arauen Garapenerako Ataleko burua, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren proposamenari jarraituz.

2. Erizainen, fisioterapeuten, terapeuta okupazionalen eta logopeden lanbide karreraren ebaluazio batzordeetako idazkari izendatzea Administrazio Publikoko (Adar Juridikoa) teknikari lanpostua duen pertsona bat, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuko Lan Harremanen Atalekoa, zuzendaritza nagusi horren proposamenari jarraituz.

3. Foru agindu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Francisco Javier de Prada Pérez jaunari, Beatriz Ochotorena Villanueva andreari, M.ª del Sagrario Santiago Aguinaga andreari, Pablo Unzueta Martinez jaunari, Jose Miguel Ablitas Muro jaunari, Sara Rubio Ibarzo andreari, Josune Garaikoetxea Aranburu andreari, Lorea Sanz Lasaga andreari, Cristina Rubio Ortega andreari, Blanca Martínez Martínez andreari, Antonio Clemente Ruiz jaunari, Eva Maria Muñoz Yuste andreari, Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialari, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialari, Nafarroako Terapeuta Okupazionalen Elkargo Ofizialari, Logopeden Elkargoen Kontseilu Nagusiari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko, Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziako eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko langileen batzordeei eta Nafarroako Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziako enpresa batzordeari. Horiei guztiei adieraziko zaie foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela Nafarroako Gobernuan hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egun baliodunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko uztailaren 6an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguia.

Iragarkiaren kodea: F2007321