169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa-Egoitza
elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2020ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoa-Egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artazun, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2007168