169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, Obra eta Zerbitzuen Udal Zerbitzuko (zerbitzu anitzak) arduradun izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Mendabiako alkate udalburuak, 2020ko ekainaren 26an eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen María José Cobo Piña izendatzea, bera izan baitzen puntuazio handiena lortu zuen izangaia, eta deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak aurkeztu baitzituen.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 25.etik 39.era bitarteko artikuluak.

Mendabian, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2007088