169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa.
Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2020ko ekainaren 25ean Lizarrako parrokia zentroan (Lizarrako Foruen plaza, 52.a) egin batzar orokor arruntean eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, lehen aldaketa hasiera batez onestea entitatearen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espediente administratiboa bizilagun edo interesdunen eskura egonen da Mankomunitatearen Idazkaritzan 15 egunez, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, bidezko jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluak ezartzen duenari jarraituz –aipatutako foru legea urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira aipatu epea iraganda (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua).

Lizarran, 2020ko ekainaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2007071