169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2020ko aurrekontuan 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak egiteko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Bakaikun, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2007174