169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2020ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 aldaketa 2020ko aurrekontu luzatuan (aparteko kreditua), diruzaintzako gerakin likidoarekin finantzatuko dena.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Artazun, 2020ko uztailaren 2an.–Alkatea, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2007166