169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2020ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 1/2020 aldaketa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertu ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Murchanten, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2006995