169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Obanosko mediku-kontsultategia handitzeko
eta berritzeko obrak 2020. Eskudantziak eskuordetzea

Obanosko Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, onetsi zuen ondotik ematen den erabakia. Hona hemen haren xedapen zatia hitzez hitz:

“Ikusirik prozeduraren zein unetan dagoen tramitatutako kontratazio espedientea, beherago ageri den izeneko inbertsioaren exekuzioa adjudikatzeko: “Obra kontratua: “Obanosko mediku-kontsultategia handitzeko eta berritzeko obrak 2020”.

Ikusirik emandako txostenak eta espedientean den dokumentazioa.

Bat etorriz Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 133., 138. eta 165. artikuluekin, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluarekin.

ERABAKITZEN DA:

1.–Proiektu hau onestea: “Obra kontratua: “Obanosko mediku-kontsultategia handitzeko eta berritzeko obrak 2020”, Francés Arquitectos SLPk idatzia.

2.–Kontratua egiteak dakarren gastua baimentzea, 157.782,83 euro, BEZa kanpo, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorraren 1 3121 63200 aurrekontu-aplikazioaren kargura “Mediku-kontsultategia berritzea”, 97/2020 espedienteari jarraikiz sartutako aurrekontu-aldaketaren arabera (aparteko kreditua).

3.–Ezartzea espresuki atzeratzen dela aurreko puntuan erabakitako baimenaren eraginkortasuna, aurrekontua behin betiko gaitu arte (97/2020 espedientea).

4.–Kontratazio espedientea onestea. Bertan dira lizitazioa arautuko duten kontratazioaren plegu arautzaileak, prozedura erraztuaren bidez.

5.–Agintzea has dadila lizitazio-prozedura, baita espedientea bideratzea ere, kontratua adjudikatu arte.

6.–Alkatetzako titularrari eskuordetzea behar diren eskudantziak, honako kontratu hau adjudikatzeko eta exekutatzeko erabakiak hartzeko “Obra kontratua:

“Obanosko mediku-kontsultategia handitzeko eta berritzeko obrak 2020”.

7.–Eskuordetzea egiteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eskuordetzeak erabaki honen biharamunean indarra hartuko duen arren.”

Argitara dadin igortzen dut, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluan ezarritakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Obanosen, 2020ko uztailaren 23an.–Alkateordea, Joseba Osés Ardaiz.

Iragarkiaren kodea: L2008128