169. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

47/2020 FORU DEKRETUA, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Hezkuntza Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Hori horrela, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposatuta (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren ordez, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren ekainaren 22ko 6/2020 Foru Dekretuari jarraikiz), eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeiko uztailaren hamabostean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu batzuk sortzen dira plantilla organikoan, ondotik aipatzen direnak; behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Mantentze-lanetako ofizialak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, destinoa Ribaforadako “El Cierzo” DBHIan duena, eta plantilla organikoan 39391 zenbakia.

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Mutiloako “San Pedro” ikastetxe publikoan duena, eta plantilla organikoan 39392 zenbakia.

–Administrari laguntzaileak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Ribaforadako “El Cierzo” DBHIan duena, eta plantilla organikoan 39393 zenbakia.

–Atezainak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Ribaforadako “El Cierzo” DBHIan duena, eta plantilla organikoan 39394 zenbakia.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko uztailaren 15ean.–María Chivite Navascués, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.–José María Ayerdi Fernández de Barrena, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren ordez (Nafarroako Gobernuko lehendakariaren ekainaren 22ko 6/2020 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2007622