246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11
Jaitsi
Aurkibidea
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2622/2025 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "PID2022-138510OB-C21".
2629/2025 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatikako teknikari izateko lanpostu hutsak (A maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
2638/2025 EBAZPENA, azaroaren 26ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Unibertsitate Publikoko informatikako kudeaketari izateko lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
555E/2025 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batean onesten baita Nafarroako Unibertsitatearen campuseko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren Z-1 jarduketa-unitatearen xehetasun azterketa, Inmobiliaria Universidad de Navarra SAk sustatua, Nafarroako Unibertsitatea (Farmaziako eraikina) handitu ahal izateko.
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
11D/2025 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena "ANDECOTE-Nafarroako ehun-merkataritzaren enpresaburuen elkartea" izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000121; lehengo gordailu zenbakia: 31/112).
1.7. BESTELAKOAK
245/2025 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira.
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, oposizio bidez betetzeko garbiketako peoien bi plaza, D mailakoak, lan-kontratuarekin aritzeko lanaldi partzialean
Deialdia, oposizio bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza, C mailakoak
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko
BURLATA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrazio publikoko teknikariaren plaza bat (adar ekonomikoa, diruzaintza), A mailakoa, Zerbitzu Ekonomikoen Alorrean
FUSTIÑANA
2025erako lan publikoaren eskaintza
LEZAUN
Deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (ehorzlea) plaza bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan
ORBAIZETA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat. Onartuen behin betiko zerrenda eta lehenengo probarako deia
GARES
Deialdia, barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko zerbitzu anitzetako (garbitzailea) bi plaza
TUTERA
Deialdia, berdintasuneko teknikariaren lanpostua (B mailarekin/taldearekin parekatua) aldi baterako betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda
Deialdia, 0-3 Haur Hezkuntzako ikastetxeko zuzendarien bi plaza huts, A mailakoak, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko Deialdia bete gabe utzi dela deklaratzea
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU / ALSASUA
Araudia, Altsasuko Udalean lan ez-presentziala (telelana) arautzen duena. Hasierako onespena
AGOITZ
Jarduera-lizentziaren eskaera. Farmazia
BARBARIN
Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Udal ordenantza, gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena
Aldaketa, Coworking Barbarin lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Aldaketa, honako honetan: ordenantza, arautzen dituena eguzki energia biltzeko instalazioak, udal-mugartean. Hasierako onespena
BARGOTA
Ordenantza, arautzen duena autokarabanen eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea. Hasierako onespena
BERRIOBEITI
Aldaketa, BPI-1 "Muskilda" unitaterako antolamendurako hirigintza-hitzarmenean. Jendaurrean jartzea
BERRIOZAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajea
Jarduera-lizentzia ematea. Gurtza lekua
BURLATA
25-01668 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen isilbidezko ezespenari buruz: jaiegunetan eta gaueko ordutegian lan egiteagatiko ordu konpentsazioaren eskaera, baimen ordainduari dagokionez
CAPARROSO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuajeak egiteko lokala
ZIZUR
Finken normalizazio proiektua, 1. poligonoko 72. lurzatian. Hasierako onespena
Enplegua, autoenplegua eta kontratazioa sustatzeko kontrataziorako dirulaguntzen 2026ko deialdia. Laburpena
ETXEBERRIKO KONTZEJUA
Ordenantza, auzolana arautzen duena. Hasierako onespena
GALAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Produktu ekologikoak biltegiratzea eta ontziratzea
GESALATZ
Xehetasun-azterketa, Arzozko 6. poligonoko 51. lurzatian. Hasierako onespena
IGANTZI
0000292/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtua), alkatearen ebazpen baten aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa zati batean baiesteari dagokionez
ITZALLEKO KONTZEJUA
Ordenantza, arautzen duena basurdea eta azeria ehizatzeko txartela edukitzeko eskubidea, Itzalleko ehiza barrutian. Hasierako onespena
MURUZABAL
Abstentzioa eta eskuordetzea, obra-lizentzia bat izapidetzeko
ORKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hodiak eta osagarriak biltegiratzea eta banatzea
OTEITZA
Deialdia, euskara ikasteko eta musika prestakuntzarako dirulaguntzak emateko. Laburpena 2025
IRUÑA
Hitzarmena, Iruñeko Udalaren eta Villa Adriana SL merkataritza sozietatearen artean, xede duena gauzatzea 5. poligonoko 1202. lurzatian egin beharreko lurzoru lagapenak. Behin betiko onespena
Zentro komunitarioen eguneraketa
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gimnasio eta igerilekudun hotela
Jarduera-lizentziaren eskaera. Makineria biltegia
ARRADAKO KONTZEJUA
Ordenantza, oinarrizko kategoriako autokarabanetarako eremuan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta haietan gaua ematea arautzen duena. Hasierako onespena
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hegaztien sektoreko ekipamendurako materialaren biltegia
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuak konpontzeko lantegia
Jarduera-lizentzia ematea. Tatuajeen estudioa eta estetika zentroa
UDABE-BERAMENDIKO KONTZEJUA
Akats zuzenketa, herri-lurren desafektaziorako iragarkian (ondoren trukatzeko)
URRITZOLAKO KONTZEJUA
Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena
ALESBES
Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko hiri-lurzoru finkatuko UU-R3.01 urbanizazio unitatean. Hasierako onespena
Jarduera sailkaturako lizentzia eskaera: Frisa prekozinatuak handitzea (plater prekozinatuak egitea, izoztea eta ontziratzea)
ATARRABIA
Hiri-jarduketarako plan berezia Atarrabia kaleko 17. zenbakian. Hasierako onespena
ZIZUR NAGUSIA
Jarduera-lizentzia ematea. Garajea eta trastelekuak
JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, honako hauetan: Ordenantza fiskala, Jurramendiko Mankomunitateak ur banaketa eta saneamendua emateko eta zerbitzu egiteko tasak arautzen dituena, eta Ordenantza fiskala, hondakinak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo ezabatzeko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena