2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa, BPI-1 "Muskilda" unitaterako antolamendurako hirigintza-hitzarmenean. Jendaurrean jartzea
Berriobeitiko Udalak, 2025eko azaroaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen jendaurrean jartzea Berriobeitiko BPI-1 "Muskilda" unitaterako antolamendurako hirigintza-hitzarmenean egindako aldaketa, Udal Plan Orokorraren determinazioak garatu beharrez. Hitzarmena Metales de Navarra SAk aurkeztu du.
Espedientea jendaurrean egonen 20 egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.
Berriobeitin, 2025eko azaroaren 19an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2515225