2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Enplegua, autoenplegua eta kontratazioa sustatzeko kontrataziorako dirulaguntzen 2026ko deialdia. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 870525.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/870525).
Onetsi zen Alkatetzaren azaroaren 13ko 512/2025 Ebazpenaren bidez.
Lehena.–Onuradunak.
Erakunde hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradun:
–Enpresak.
–Langile autonomoak.
–Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
Dirulaguntzen onuradun diren pertsonek eta erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte:
–Lantokia Zizur zendean izatea.
–Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea, eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
–Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debeku egoeretako batean ere.
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen helburua da pertsonen kontratazioa sustatzea, enpleguari egonkortasuna ematea eta autoenplegua sustatzea. Zizur zendeako jarduketa eremuan.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Honako deialdi honen onarri arautzaileak: Zizur Zendekoa Udalaren deialdia, dirulaguntzak emateko, 2025ean, Enplegua, autoenplegua eta kontratazioa sustatzeko kontrataziorako.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
10.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Laguntza hauek aplikatuko zaizkie deialdi hau indarrean jartzen denetik 2026ko abenduaren 31ra bitartean egiten diren ekintza diruz lagungarriei, baldin eta Zizur Zendeako Udalaren aurrekontuetan aurrekontu-krediturik badago.
Gazolatzen, 2025eko azaroaren 17an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2515356