246. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Abstentzioa eta eskuordetzea, obra-lizentzia bat izapidetzeko

Kontuan hartu behar da agerikoa dela espedientea izapidetzeko abstentzioaren arrazoia, zeina jasota baitago urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2, b) artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea). Gainera, Konstituzioaren 103. artikuluak inpartzialtasuna eta objektibotasuna eskatzen ditu. Beraz, eta interes orokorra babesteko, Administrazioko edozein agintarik debekatuta dauka prozedura jakin batean esku hartzea, gaian hartu beharreko erabakiaren objektibotasunari kalte egin diezaiokeenean. Betebehar hori ezarrita dago, hain zuzen, aipatu legearen 23. artikuluaren lehen apartatuan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 76. artikuluan.

Kontuan hartu behar da, Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 182. artikuluan xedatutakoaren arabera (2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), kudeaketa batzordeak batzordeburu bat hautatuko duela bere kideen artean, eta batzordeburu horrek bere gain hartuko dituela alkatearen eginkizunak. Batzordeburua falta denean, haren ordez nor arituko den ezartzen duen araudi espezifikorik ez dago, eta, hortaz, batzordeburuak berak izendatuko du, batzordeko kideen artean, nor arituko den bere ordez aldi baterako eta egintza zehatzetarako.

Horiek horrela, XEDATZEN DUT:

1. Dekretatzea abstenitu eginen naizela, batzordeburu gisa, honako espediente hau izapidetzeari dagokionez: "Obra-lizentzia, Muruzabalgo Las Eras kaleko 4an dagoen etxebizitza birgaitzeko".

2. Nire ordezko izendatzea kudeaketa batzordeko kide Juan José Artola Irurzun, aipatutako espedientearen izapidetzea eta ebazpena har ditzan bere gain.

3. Eskuordetze honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, honako hauetan xedatutakoa beteko da: toki administrazioari buruzko foru legeak, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea eta Antolaketa Erregelamendua, aipatutako arauetan eskuordetza horietarako ezartzen diren arauen esparruan.

4. Notificar este acuerdo a Juan José Artola Irurzun.

Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Muruzabalen, 2025eko azaroaren 21ean.–Kudeaketa batzordeko burua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2515324