2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARBARIN
Udal ordenantza, gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzkoa. Hasierako onespena
Barbaringo Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantza bat, helburu duena gizalegezko jokaerak sustatzea eta espazio publikoak babestea Barbarinen.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsirik geldituko da Barbaringo gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Barbarinen, 2025eko azaroaren 20an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.
Iragarkiaren kodea: L2515293